- Supermerkatu-kateak kalitate farmazeutikoko beste serum fisiologiko bat jarri du salgai: bularreko haurrentzat, haurrentzat eta helduentzat da, eta begiak, sudurra, belarriak eta zauriak garbitzeko balio du, bai eta aerosoletan erabiltzeko ere.
- “Nagusiek” (bezeroek) 815 sudur-xurgagailu, 1.150 blister (ordezko piezekin) eta serum fisiologikoaren 2.780 kaxa erosten dituzte egunean.
- Hippo Baby Care (Alacant) eta Unither Espace Industriel Nord (Frantzia) Totaler Hornitzaileek egiten dituzte puerikulturako produktu horiek.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak haurtxoentzako Deliplus sudur-xurgagailuen irudia berritu du; sudur-xurgagailuok egokiak dira neguko ohiko katarroek sudurrak ixten dizkietenean erabiltzeko, eta 815 ale saltzen ditu egunean kate osoan Mercadonak. . Hippo Baby Carek (Alacant) egiten ditu, eta xurgagailu batez eta polietilenozko belakiak dituzten bi ahoz osatuta daude; orain, produktu honen irudia berritu dute. Ordezko piezak 10 unitateko blisterretan daude salgai, eta egunean 1.150 saltzen dira kate osoan.
Horrez gainera, bularreko haurrentzako, haurrentzako eta helduentzako Deliplusen beste serum fisiologiko bat gehitu dute linealetan. Begiak, sudurra, belarriak eta zauriak garbitzeko da, bai eta aerosoletan erabiltzeko ere. Soluzio horrekin, Unither Espace Industriel Nord (Frantzia) Totaler Hornitzaileak “Nagusiek” (bezeroek) adierazitako beharrak betetzen ditu, eta 30 anpoilako 2.780 kaxa saltzen ditu egunean.
Haurrentzako Deliplus sudur-xurgagailuak (ordezko piezekin) eta serum fisiologikoa.