- Bi hilabete eta erdian, tamaina guztietako 3.000 enpresa baino gehiagoren, enpresarien, autonomoen eta langileen babesa lortu du. Horien guztien artean, BPGaren % 4 baino gehiago eta milioi bat enplegu baino gehiago biltzen dituzte.
- #EAktibatu topagune bat da, enpresa, enpresari, langile eta autonomoei laguntzeko eta haiek aintzat hartzeko sortua. Topagunearen bidez, aukera izango dute beren proiektuei balioa eta beren ideiei eta ekintzei ikusgarritasuna emateko, eta, hala, beren burua berriro asmatu ahal izango dute, eta herrialdearen ekonomia berpizteko proaktibo izan.
- Proiektuaren parte diren autonomoak eta tamaina guztietako 3.000 enpresa baino gehiago bat datoz esatean zein garrantzitsua den eredugarri izaten jarraitzea, langileekin batera, jarduera ekonomikoaren fase berri honetan indarra eta egokitzeko ahalmena erakutsiz.
#HauEZINdaGELDITU ekimenaren lehen fasea duela bi hilabete eta erdi eskas abiatu zuten berrehun enpresak, enpresei, enpresariei eta haien langileei balioa aitortu eta laguntza emateko eta aintzatespen publikoa adierazteko, lortzen ari direlako —eredu izanez— gure ekonomiaren gurpila ez gelditzea COVID-19ak eragin zuen itxialdiaren ondorioz. Ekimen horrek, orain, bigarren faseari ekin dio: #EAktibatu. Bigarren fasean, erronka berri eta handiago bati heldu nahi zaio: gure ekonomia bizkortzea eta aktibatzea, osasun-krisi hau gure enpresa- eta industria-egituran eta gure ekonomian izaten ari den eraginaren ondorio sozial eta ekonomikoak gainditzeko.
#HauEZINdaGELDITU ekimenak hainbat eragile bildu ditu martxoaren 16az geroztik, sektore askotakoak eta estatuko txoko guztietakoak: enpresak —txiki, ertain zein handiak—, autonomoak, langileak, profesionalak eta enpresariak. Eta bi hilabete eta erdi pasatxoan, herrialdeko ekoizpen-sektore guztiak egituratzen dituzten tamaina guztietako 3.000 enpresa baino gehiagoren babesa lortu du. Guztien artean, BPGaren % 4 baino gehiago eta milioi bat enplegu baino gehiago biltzen dituzte.
Haien arteko lankidetza aktiboari esker, balioa aitortu zaio enpresa-sare osoaren kide diren guztien eguneroko ahalegin eredugarriari. Egindako komunikazio-kanpainaren bidez, ekimen horrek izen-abizenak jarri dizkio tamaina eta sektore guztietako enpresa eta autonomo askori eta haien langileei, zeinak gelditu gabe jardun baitute egun horietan guztietan konfiantza eta aberastasuna sortzen eta enplegua sendotzen. Guztira, 3.000 kasu erreal baino gehiagoren berri eman dute hedabideek; 100 kasutatik gora aipatu dira estatuko eta erkidegoetako irrati eta telebistetan, 800 notizia prentsa idatzian, 640 kasu Interneten eta enpresa-bideoen 700.000 ikustaldi izan dira gure kanaletan.
Engranaje horren guztiaren bultzadarekin, fase berri bati ekingo diogu #EAktibatu proiektuarekin. Bilakaeraren ondorioz, enpresari, autonomo eta langileen arteko topagune bat sortu da, eta denen ideiei eta ekintzei ikusgarritasuna ematen jarraitzeko balioko du, baina, horrez gainera, denen lana goraipatzeko eta omenaldia egiteko ere balioko du, beste batzuentzat inspirazio izan dadin eta, batez ere, elkarrekin herrialdearen ekonomia berpizteko akuilu izan dadin.
Paula Llop proiektuaren koordinatzailearen hitzetan, "#EAktibatu #HauEZINdaGELDITU ekimenaren bilakaera logikoa da, ekonomiaren gurpila geldi ez dadin gure ekoizpen-sarea egiten ari den guztia ezagutzera emateko urratsa. Bi hilabete eta erdi eskasean, 3.000 enpresa baino gehiago elkartu gara helburu komun batean, eta konpromiso horren berri eman dugu. Orain, helburua ez da ez gelditzea bakarrik, baizik eta azeleratzea. Ez da mugak jartzeko unea. Horregatik, jarduera ekonomikoa bultzatzera, aktibo jarraitzera, bideratu nahi ditugu ekintza guztiak, etorkizuna aurresateko modurik onena etorkizuna sortzea baita, eta proiektu horretan ari gara elkarrekin milaka zoro sortzaile eta inspiratzaile. Ondoen egiten dakiguna egiteko unea da: arriskatzea, ekitea, lan egitea, sortzaile izatea eta ongizatea sortzea”.
#EAktibatu fase berriak plataforma eboluzionatu bat izango du, zeinak, gizarteari ekintzen bidez laguntzen dioten enpresen kasuak nabarmentzeaz gain, hainbat atal interesgarri baititu, hala nola enpresariekiko elkarrizketak, webinarrak, ikastaroak, ekitaldi aipagarrien gomendioak, txosten grafikoak, ikerketak eta beste eduki berri asko.
Sormena estuasunetik sortzen da
Ez da mugak jartzeko unea
Gehitu zure sormena: