Mercadonaren ahuakateak zuhaitzean.

Granada eta Málagako 5.700 tona ahuakate erosi ditu Mercadonak kanpaina honetan

2017ko ekainaren 21a
  • Mercadonak Penintsulan eta Balearretan dituen denda guztietan merkaturatu da ahuakatea.
  • Abenduan hasi eta maiatzean bukatu den kanpaina honetan, %40 baino gehiago igo dira Mercadonaren erosketak. 

Mercadonak produktu freskoen, eta, bereziki, gertutasuneko fruta eta barazkien alde egiten duen apustuaren ildotik, kanpaina honetan 5.700 tona ahuakate erosi dizkie supermerkatu-kateak Granada eta Málagako probintziako ekoizleei, Frutas Montosa bere bitarteko hornitzailearen bitartez; aurreko kanpainan baino %40 gehiago, hain zuzen ere. Soltean zein 4 aleko pack-etan merkaturatzeko 3.500 tona ahuakate erosi izanak eragin du alde batetik igoera hau; bestetik, Mercadonaren Guacamole terrinak egiteko erosi diren beste 2.000 ahuakate tonek, kalitate handiko baina kalibre txikiagokoek.

Iazko abenduan hasi (fruta heldutasun eta zapore maila optimoetan dagoenean) eta maiatzaren hasieran bukatu den kanpaina honetan, Granada eta Málagako jatorriko ahuakatea merkaturatu du Mercadonak, kate honek Penintsulan eta Balearretan dituen supermerkatu guztietan.

Erabilera oso anitzeko fruta da ahuakatea, bere zaporeak ezin konta ahala konbinazio ahalbidetzen baititu errezeta batean sartzeko orduan, goxoa, gazia ala mina izan errezeta hori. Ahuakateak, gainera, oso ezaugarri onuratsuak ditu organismoarentzat. Kolesterola erregulatzeko gaitasuna dugu horien arteko aintzatetsienetako bat, bere azido oleikoari zor diona. Ahuakateak, uraz gain, proteinak, karbohidratoak, bitaminak, mineralak ematen ditu, bai eta azukre natural proportzio txiki bat ere. Fruta antioxidatzailea da, halaber, C bitaminan eta A bitaminan aberatsa baita.   

Gertutasuneko produktuen alde egiten duen apustuaren ildotik, 16.055 milioi euroko erosketak egin ditu Mercadonak Espainian 2016an. Málagako hornitzaileei egindakoei dagokienez, %3 igo dira aurreko urtekoen aldean, 535 milioi eurotara helduz.

Goiburuko irudia: Frutas Montosa Mercadonaren bitarteko hornitzailearen zelaiak, Valle-Nizan (Málaga).