Hacendadoren Esne-eta Hur-kremaren potoa

Gosari, askari eta postreetan arrakasta handia du Mercadonaren Esne- eta Hur-kremak

2022ko apirilaren 20a
  • Ezin hobea da ogi txigortuan, ogitartekoan, opiletan edo gozogintzako errezetetan erabiltzeko. Egunean 15.000 poto saltzen dira.
  • Nutkao Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Italian, Govone-ko instalazioetan.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Hacendadoren Esne- eta Hur-krema eskaintzen die bere “Nagusi”ei (bezeroei); 15.000 poto saltzen dira egunean.

Ezin hobea da gosari, askari eta postreetarako. Ogi txigortuan, ogitartekoan, opiletan edo gozogintzako errezetetan erabil daiteke. Bezeroek gehien egiten duten errezeta bat Hacendadoren Olata-tarta da, Esne- eta Hur-krema betegarri gisa duela.

Nutkao Totaler Hornitzaileak ekoizten du, Italian, Govone-n dituen instalazioetan.

Hacendadoren Esne-eta Hur-kremaren potoaHacendadoren Esne-eta Hur-kremaren potoa.