- Produktu izoztu hau zartaginean, frijigailuan nahiz labean presta daiteke, eta ezin egokiagoa da sarrera gisa edo bazkari-afarietako plater nagusi gisa.
- Fripozo Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Las Torres de Cotillaseko bere instalazioetan (Murtzia).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak glutenik eta laktosarik gabeko Hacendado Indioilar-nuggeten 5.000 poltsa saltzen ditu egunean. Kate osoan dago produktu hori “Nagusien” (bezeroen) esku, eta ezin egokiagoa da sarrera gisa edo bazkari-afarietako plater nagusi gisa.
Fripozo Totaler Hornitzaileak Las Torres de Cotillaseko bere instalazioetan, Murtzian, egiten du produktu hau, zeina zartaginean, frijigailuan nahiz labean presta baitaiteke.
Urtero, Mercadonak produktu berriak gehitzen ditu glutenik gabeko Hacendado produktuen zerrendan. Gaur egun, 1.300 soluzio baino gehiago eskaintzen ditu, behar bezala ontziratuak eta etiketan identifikatuak, bezero zeliakoak erabat gogobetetzeko. Mercadonak kontuan hartzen ditu beste elikagai-alergia eta -intolerantzia batzuk ere, hala nola laktosarekikoa. Horretarako, egunero egiten du lan alergenorik gabeko produktuen aukera eta identifikazioa hobetzen.
Glutenik eta laktosarik gabeko Indioilar-nuggetak, Mercadonan.