Mercadonaren Lazkaoko supermerkatuaren fatxada

Gipuzkoa - Mercadonak denda eraginkor berri bat inauguratu du Lazkaon, 6,6 milioi euroko inbertsioa eginda

2021ko abenduaren 14a
  • Mercadonak Goierri eskualdean ireki duen denda berri honi esker, kalitateko 40 lanpostu egonkor sortuko dira.
  • Denda eraginkor berri honetan, ohiko denda-ereduaren aldean energia-kontsumoa % 40 murrizteko neurriak ezarri dira.
  • Janari egin berriaren “Jateko Prest” atal berria du, EAEko beste 22 supermerkatutan bezala.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur Lazkaon (Gipuzkoa), zehazki, Hiribarren kaleko 38. zenbakian. Mercadonaren lehen saltokia da Goierrin. 6,6 milioi euroko inbertsioa egin da; 31 hornitzailek hartu dute parte, eta 177 lagun aritu dira obra-fasean.

Denda berria irekitzeak kalitateko 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin. Gainera, Denda Eraginkorraren Eredu Berriari jarraituz ireki da. Eredu berriak bezeroen erosketa-esperientzia optimizatuz zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz gain, berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Horretarako, denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak, esate baterako: urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Halaber, "Jateko Prest” janari prestatuaren atal berria jarri da saltokian, eta 35 plater eskaintzen dira bertan. Plater horiek guztiak material naturalekin egindako ontzietan datoz (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak). Atal hau dagoeneko EAEko 22 supermerkatutan dago. Konpainiak atsedengune bat jarri du dendan bertan, aulki eta mahaiekin, “Nagusi"ek plater prestatu berriak jan ditzaten, edari hotzez lagunduta.

Gainera, beste zenbait hobekuntzaren artean, Lazkaoko supermerkatuak sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak ere baditu, eta erosketako orga-modelo berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu-mota honek 1.700 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Energia aurreztea: denda ekoeraginkorra

Ingurumenaren arloan, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat du, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:00etatik 21:00etara, eta 133 autorentzako aparkalekua du. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri honetan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenarekin eta ahalik eta preziorik txikienean.

2020ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 1.100 milioi euro inbertitu zituen Denda Eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 28 denda ditu Euskadin (bost Araban, hamabost Bizkaian eta zortzi Gipuzkoan), eta 2.371 langile, kalitateko enplegu egonkorrarekin.

2020an, Gasteizko bloke logistikoa eraikitzen amaitu du. Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Kantabria. Burgos eta Huescako supermerkatuak hornitzen ditu bloke logistiko horrek. Azpiegitura horretan 187 milioi euro baino gehiago inbertitu ditu, eta 480 enplegu sortu ditu.

Mercadonak Euskadiren alde egin duen apustuaren erakusgarri da, besteak beste, 565 milioi euroko erosketak egin dizkiela euskal hornitzaileei 2020an, aurreko urtean egindako erosketak baino % 3 gehiago.

Enpresaren erantzukizun sozialaren barruan, Euskadiko zenbait gizarte-erakunderekin lankidetzan, 2020an, 1.600 tona premiazko produktu baino gehiago eman ditu. Mercadonak laguntza ematen die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuei, egunero premiazko produktuak emanez.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri honek askotariko neurriak ditu ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak eroso ibil daitezen atsedenaldietan. Jangela ondo ekipatua dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau erabat konektatuta dago teknologikoki, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—.

Mercadonaren denda eraginkor berria LazkaonMercadonaren supermerkatua Lazkaon.