- “Nagusi”ak gune batean bildurik aurkituko ditu, modu arinago, praktikoago eta erosoagoan, produktu-aukera bat, errezetak, dekorazio-proposamenak eta baita jai hauetan opariak egiteko ideiak ere.
- Urtarrilaren 7ra arte dago eskuragarri, konpainiaren webgune korporatiboan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak Gabonei eskainitako web-atal bat aurkeztu du. Urtarrilaren 7ra arte izango da eskuragarri, eta “Nagusi”ak (bezeroak) modu arinago, praktikoago eta erosoagoan aurkitu ahal izango du urte-sasoi honi lotutako eduki guztia, gune berean.
Kalitate goreneko produktuen aukera bat, errezetak, mahaia apaintzeko proposamenak eta jai hauetan opariak egiteko ideiak izango dira eskura konpainiaren webgune korporatiboan, Aholkuak atalaren barruan.
Aurreko urtean lehenbizikoz ezarri zenean arrakasta izan zuelako egin da berriz atal horren alde, eta “Nagusi”ari erraztu egin nahi zaio Gabonei eskainitako edukiko nabigazioa, sasoi horretan areagotu egiten baita aisiarekin, sukaldaritzarekin eta opariekin lotutako informazio-beharra, besteak beste.
Gabonetarako platerak aurkezteko proposamena.