Mercadonaren Gabon gaueko ezinbestekoak

Gabon gauaz gozatzeko aukerarik onena eskaintzen du Mercadonak

2022ko abenduaren 19a
  • Supermerkatu-kateak hainbat aukera eskaintzen dizkie “Nagusi"ei (bezeroei) mahaiarekin eta opariekin asmatzeko.
  • Besteak beste, sarrerakoak, plater nagusia, postreak, gozokiak eta edariak, eta baita Lurrindegiko opariak ere.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak produktu-aukera bat eskaintzen die bere “Nagusi"ei (bezeroei) aurtengo Gabonetan mahaiaren inguruan eta opari garaian gozatzeko. Gabon gaueko afarirako, mahaian inola ere faltatu ezin diren sarrerako jaki batzuk eskaintzen ditu Mercadonak, hala nola erreserbako urdaiazpiko on bat, gazta papaiadunaren mokadutxoak, ganboiak eta izokin ketua, tartaletetan konbinatzeko.

Plater nagusi gisa, arkume-besoak edo olagarroak ez dute inoiz huts egiten. Goxoak eta prestatzen errazak dira, eta gustu guztiak asetzeko modukoak. Arkume-besoari laguntzeko, ardo beltz on bat erabil dezakezu, hala nola Errioxako Arteso ardo ondua, eta, aperitiboekin eta arrainarekin konbinatzeko, berriz, Abadía Mantrús Rueda Verdejoa.

Gozoen ordurako, urterokoa da turroi Txokokurruskaria —aurten errezeta are krematsuagoarekin—, eta ezin da faltatu anana naturala ere, garai honetan oso ohikoa den postrea. Beste aukera bat, ezin hobea, polboroiak eta Gabonetako enborra dira, Mercadonaren upeltegiko Irish Cream likorearekin konbinatuta.

Opariei dagokienez, berriz, bete-betean asmatuko duzu Mercadonaren lurrindegiko Intense Amor-ekin (emakumeentzat) eta Intense Fuerza-rekin (gizonentzat).

Mercadonaren Gabon gaueko ezinbestekoak Mercadonaren Gabon gaueko ezinbestekoak.