Aurpegi-olio likopeno antioxidatzaileduna Mercadonaren linealean

Extremadurako tomateekin egindako aurpegi-olio bat jarri du salgai Mercadonak, eta 5.000 ale saltzen ditu egunean

2020ko abuztuaren 21a
  • Likopenozko olio hori antioxidatzaile natural ahaltsua da; eguzkiak edo adinak sortutako orbanak leuntzen laguntzeaz gain, larruazal sentikorrenak zaintzen ditu eta zahartzeari aurre egiten dio.
  • Lycolé Totaler Hornitzaileak (Cosmética Natural de Licopeno SL) egiten du produktu hori, Badajozen.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak likopenozko aurpegi-olio berritzaile bat gehitu du bere linealetan, Extremadurako tomateekin egina. Abuztuaren hasieratik kate osoan eskuragarri dagoen produktu berri horren 5.000 ale saltzen ditu konpainiak egunean.

Likopenoaren ezaugarri nagusia da  antioxidatzaile ahaltsua dela; eguzkiak edo adinak sortutako orbanak leuntzen laguntzeaz gain, larruazal sentikorrenak zaintzen ditu eta zahartzeari aurre egiten dio. Gaur egun, antioxidatzaile natural ahaltsuenetako bat da, “urre gorria” deitzen zaio, eta larruazal-mota guztietarako gomendatzen da, birsortzen eta baretzen laguntzen duelako.

Erreferentzia hori Lycolé Totaler Hornitzaileak (Cosmética Natural de Licopeno SL) egiten du, Deliplus markaren pean, Badajozko instalazioetan. Fabrikazioan, 20.000 kilo tomate behar dira kilo bat likopeno eskuratzeko; tomatearen hazietatik eta azaletik ateratzen da. Kosmetiko hori prestatzeko, formulazio jasangarriaren alde egin da. Kalitate goreneko lehengai % 100 naturalak erabiltzen dira, likopenoa kutsadurarik gabeko ingurune erabat naturalean erauzten baita.

Espainiako produktuekiko konpromisoa

2019an, 19.970 milioi euro baino gehiagoren erosketak egin zituen Mercadonak Espainian. Horrela, enpresak lehen sektorearen eta industriaren garapenaren aldeko apustua egiten jarraitzeko konpromisoa formalizatzen jarraitzen du, kate osoan bidezko praktika komertzialetan oinarritutako harremanak izanez, eta elkarrekin berrikuntzak eginez ekonomia produktiboan laguntzeko.

Aurpegi-olio likopeno antioxidatzaileduna Mercadonaren linealeanAurpegi-olio likopeno antioxidatzaileduna Mercadonako linealean.

Logo EAktibatu