Mercadonaren berrikuntzak

Etxez etxeko banaketarako 3 tenperaturatako garraio jasangarria eta Hacendadoren +Proteínas sorta, Espainiako kontsumo-berrikuntza handien artean

2020ko otsailaren 18a
  • Institut Cerdáren “Kontsumo Handiko Berrikuntza Behatokia”k aitortza egiten die Espainiako elikagai-sektoreko hainbat proiektu eta jardunbide egoki berritzaileri.
  • 2020ko kontsumo-berrikuntza handien artean aintzatetsi dituzte etxez etxeko banaketarako 3 tenperaturatako kamioi elektrikoaren proiektu pilotua eta Hacendadoren +Proteínas esne- eta irabiatu-sorta.

Institut Cerdák kontsumo handiko sektoreko 2020ko berrikuntzak argitaratu ditu, eta horien artean aipatu ditu etxez etxeko banaketarako 3 tenperaturatako kamioi elektrikoaren proiektu pilotua eta Hacendadoren +Proteínas esne- eta irabiaki-sorta.

Batetik, garraiorako 3 tenperaturatako kamioi elektrikoa erabiltzea berrikuntza handi bat da, eta kalitatea eta jasangarritasuna hobetzen ditu etxez etxeko garraioan. Maxus, Subiela eta Thermo King hornitzaile espezialistekin batera, konpainiak proba pilotu bat jarri du martxan etxez etxeko banaketarako kamioi elektriko bat erabiltzeko; kamioian produktuak hiru tenperaturatan dauden bereizita: produktu hoztuak, produktu izoztuak eta giro-tenperaturan dauden produktuak. % 100ean bateria elektrikoekin elikatutako hozte-ekipo bat du produktu hotz eta izoztuen guneetarako. Kamioi-mota hori enpresak ingurumena gehiago zaintzeko garraio jasangarriaren alde egiten duen apustuaren parte da, eta, aldi berean, bezeroei kalitate eta zerbitzu gorenak bermatzen zaizkie.

Institut Cerdàren ustez, etxez etxeko banaketarako proba pilotu honek bi alderditan ekarriko dio aurrerapena sektoreari: batetik, balio erantsia ematen dio “Nagusi”ari (bezeroari), produktuen hotz-kate osoa eta baldintza optimoak bermatzen baititu etxera eramateko unera arte. Eta, bestetik, garraio eraginkor eta jasangarri hori erabiliz, murriztu egiten da ingurumen-inpaktua.

Mercadonaren 3 tenperaturatako banaketa-kamioi elektrikoakMercadonaren 3 tenperaturatako banaketa-kamioi elektrikoak.

Lactiber totaler hornitzaileak Leónen egiten duen Hacendadoren +Proteínas sorta ere aitortu dute kontsumo-sektoreko berrikuntza handitzat. Institut Cerdàren ustez, Espainiako Kontsumo Handian aukeran dagoen laktosarik gabeko, proteina-kontzentrazio handiko eta giro-tenperaturan gorde daitekeen lehen produktu-sorta da. Produktu berriak bi kategoriatan sailkatzen dira:

  • Hacendadoren +Proteínas esne-edaria: kontsumitzeko prest dauden UHT irabiatuak, esne-gazuraren proteinaz aberastuak, laktosarik gabekoak eta azukre erantsirik gabekoak. Ezaugarri horiek dituen eta giro-tenperaturan gorde daitekeen lehen edaria da Espainian. Irabiatuak bi zaporetan daude aukeran (txokolatea eta banilla), gantz eta karbohidrato gutxi dute, eta B6 bitamina-kantitate handia.
  • Hacendadoren +Proteínas esne gaingabetua: laktosarik gabeko esne gaingabetua, kaltzioz eta proteinaz aberastua. Erreferentzia brick formatuan saltzen da, ohiko esnearekin batera. Gantz aseen erdia du, azukre pixka bat gutxiago, % 90 proteina gehiago eta %65 kaltzio gehiago.

Hacendadoren +Proteínas esne- eta irabiatu-sortako produktu batzukHacendadoren +Proteínas esne- eta irabiatu-sortako produktu batzuk

“Espainiako 2020ko Kontsumo Handiko Berrikuntzaren Behatokia”ren emaitzak  Institut Cerdàren webgunean ikus daitezke.