- “Nagusi”en (bezeroen) eskaerari erantzunez merkaturatu da produktu berria; esprai-formatuan eskatzen zuten.
- Igepak Totaler Hornitzaileak egiten du produktu hau, Usurbilgo bere egoitzan, Gipuzkoan.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak eskuak garbitzeko produktu hidroalkoholiko berri bat merkaturatu du, esprai-formatuan, eta egunean 7.000 esprai baino gehiago saltzen ditu. “Nagusi”en (bezeroen) eskaerari erantzunez sortu da produktu berria, esprai formatuan eskatzen baitzuten, eta 1.600 dendatan baino gehiagotan jarri dute salgai.
Igepak Totaler Hornitzaileak egiten du, zeina aerosoletan espezializatua baitago. Mercadonaren eskuak garbitzeko lozio hidroalkoholiko berri honek % 80 alkohola du, aloe vera eta glizerina ere baditu, eta, produktua erabili ondoren, ez dago eskuak urarekin pasatu beharrik. Usurbilgo bere egoitzan egiten du produktua Igepak-ek, Gipuzkoan.
Esprai-formatuko lozio hidroalkoholiko berria, Mercadonaren linealean.