- Eau de parfuma, gorputzeko olio lehorra, bainurako gela, esku-xaboi esfoliatzailea, eskuetako krema, ilea lehortzeko turbantea eta bi batean belakia: produktu horiek osatzen dute bilduma berria, aroma berarekin formulatua.
- Urriaren hasieratik dago eskuragarri kate osoan, izakinak agortu arte.
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak salgai jarri du Elixir Touche de Lavande bilduma berria, izpilikuaren efektuari eta propietate lasaigarriei esker erlaxatzeko pentsatua. Edizio mugatua da, eta kate osoan eskuragarri dago urriaren hasieratik, izakinak amaitu arte.
Mercadonan aurki dezakezun Elixir Touche de Lavande bildumak gorputza eta ilea zaintzeko pentsatutako 7 produktu ditu; adibidez, gorputzeko olio lehorra, elixir % 100 natural bat azala elikatu, hidratatu eta birsortzen duena; aparreko bainu-gela; esku-krema, hidratatu eta perfumatzen duena; esku-xaboi esfoliatzailea, zelulosazko partikula biodegradagarriduna; eta eau de parfuma, zeinak izpiliku freskoaren ukituak batzen baititu lore zuri mediterraneoen krematsutasun biziarekin eta erlaxatzen laguntzen duen ukitu epel batekin.
Bilduma horretan sartzen da, halaber, turbante bat, ilea lehortzeko edo ile-tratamenduetarako aproposa; eta erabilera bikoitzeko belaki bat, alde batetik esfoliazio biziagoa eta bestetik txikiagoa egiten duena.
Elixir Touche de Lavande bilduma mugatu berria, Mercadonan eskuragarri.