- Tenperatura baxuek azala lehortzen dute, eta adinaren kontrako aurpegi-krema horrek, Caulerpa lentillifera algarekin, azala birsortu eta kolagenoaren sorrera suspertzen du. Gainera, erosotasun-sentsazio atsegina ematen du.
- Ontzien hondakinak murrizteko eta “Nagusi”ak (bezeroak) merkeago erosteko, krema hori refill formatuan dator, eta aparte hutsik saltzen den beirazko potoan sar daiteke.
- RNB Totaler Hornitzaileak egiten du, La Pobla de Vallbonan dituen instalazioetan (Valentzia).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak aurpegia hidratatzeko aparteko aukera eskaintzen die “Nagusi”ei (bezeroei), Deliplusen Green Caviar krema berriarekin hotzari aurre egiteko. Azkar xurgatzen da; erosotasun-sentsazioa ematen du, eta, aldi berean, azala birsortzen du. Kolagenoaren sintesia suspertzen du, Caulerpa lentillifera algarekin egiten baita, eta adinaren aurkako propietateak ditu, baita sendogarriak, antioxidatzaileak, antiinflamatorioak eta higroskopikoak ere.
Mercadonaren Green Caviar krema berriro betetzeko formatuan saltzen da, aparte saltzen den beirazko ontzi batean sartzeko, ontzi-hondakinak murriztearren. Mercadonak, ekonomia zirkularraren printzipioekin bat eginik, ontzien ordezkoak aldezten ditu lurrindegiko bere produktuetan, plastikoak eta hondakinak murrizteko.
Produktu hau La Pobla de Vallbonan (Valentzia) egiten da, RNB Totaler Hornitzailearen instalazioetan.
Deliplusen Green Caviar krema berria, poto hutsarekin eta ordezkoarekin.