Deliplus markako Hair Mist Ile Perfumagarria, Mercadonaren Lurrindegiko linealean

Deliplus markako 2.000 ile-perfumagarri saltzen ditu egunero Mercadonak

2020ko abuztuaren 26a
  • Lainoztagailu bat da, eta tabakoaren keak, sukaldeko usainek, kalekoek, leku itxietakoek edo izerdiak sortutako usain txarra kentzeko erabiltzen da.
  • Rofersam Totaler Hornitzaileak ekoizten du Hair Mist izeneko perfumagarria, Franqueses del Vallèseko zentroan (Bartzelona). Ilea lurrintzen eta hidratatzen du produktu honek.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak bi mila “Hair Mist” ile-perfumagarri baino gehiago saltzen ditu egunean. 10-20 cm-ra lainoztatuta —ilean, ez buru-azalean—, tabakoaren keak, sukaldeko usainek, kalekoek, leku itxietakoek edo izerdiak sortutako usain txarra kentzen du. 50 ml-ko formatuari esker, aproposa da poltsan eramateko, eta, edozein motatako ilea duzula ere, nahi adina aldiz eman dezakezu, ilea busti nahiz lehor dagoela, garbi-usaina emateko. Orduak irauten du haren efektuak.

Beste osagai batzuen artean, D-pantenola du (B5 probitamina), eta horrek elikatu eta hidratatu egiten du ilea, zikindu eta trinkotu gabe. Ontzia ingurumenaren aldetik jasangarria da, eta birziklatu egin behar da. Horretarako, pipeta eta etiketa kendu behar zaizkio, edukiontzi horira bota aurretik. Kartoizko kaxa, berriz, edukiontzi urdinean sartu behar da. “Nagusiak” (bezeroak) eskatuta sortu da produktu hau, eta Rofersam enpresa da Totaler Hornitzailea. Franqueses del Vallèseko bere zentroan egiten du produktua, Bartzelonan.

Deliplus markako Hair Mist Ile Perfumagarria, Mercadonaren Lurrindegiko linealean Deliplus markako Hair Mist Ile Perfumagarria, Mercadonaren Lurrindegiko linealean.

Logo EAktibatu