CSIC eta Mercadonako arraina

CSIC erakundeak eta Mercadonak lankidetza-hitzarmena sinatu dute arrantza-produktuen segurtasuna eta kalitatea hobetzeko

2018ko irailaren 26a
  • Vigoko Itsas Ikerketen Institutuko (IIM) zientzialari eta teknikariek arrainaren parasitoak ikertuko dituzte, batez ere Anisakisa. Mercadonak bere arrantza-produktuetan kate fidagarria finkatzea eta bere bezeroei eskaintzen dien kalitatea eta zerbitzua hobetzea da helburua.
  • “ANICHAIN” proiektuak urtebeteko iraupena izango du eta Mercadonaren 6 arrain-hornitzaile espezialistak hartuko dute parte. Proiektuaren ardatza FAO 27 arrantza-guneko espezieak izango dira, hau da, Atlantikoko ipar-ekialdetik datozenak.
  • Hauxe da azken xedea: bi entitateen artean parasitoekin zerikusia duten arriskuen kudeaketan paradigma-aldaketa bat bideratzea, balio-katean eta arriskuen analisian oinarritutako prebentziozko ikuspegi berritzaile baten bitartez.

Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseilua (CSIC) eta Mercadona elkarlanean hasi dira arrantzako produktuen segurtasuna eta kalitatea hobetzeko, produktu horien parasitoen ikerketaren bitartez.  Horretarako, parasitoen portaera —batez ere Anisakisarena— sakon aztertuko du Vigoko Itsas Ikerketen Institutuak (IIM), ECOBIOMAR ikerketa-taldearen eta Biobancoko Unitate Teknikoaren bitartez. Azterketa berritzaile horrek aukera emango dio Mercadonari ateratako ondorioak arrantza-produktuen kudeaketan aplikatzeko, produktu horien katea fidagarria izan dadin eta bere bezeroei eskaintzen dizkien kalitatea eta zerbitzua hobeak.

Proiektuaren ardatza FAO 27 arrantza-guneko, hau da, Atlantikoko ipar-ekialdeko espezieak aztertzea izango da, eta Mercadonaren 6 hornitzaile espezialistak hartuko dute parte. Hain zuzen ere, hauek: Riveira Peixe Fresco, POSA, Mascato, Mastter, Abroma eta Castletownbere.

“Ekimen horri esker, ikerketako erakunde publikoak eta janarien banaketa-enpresak bateratu egingo dituzte ahaleginak, interesak eta ezagutzak, froga zientifiko guztiak produktuetan aplikatzeko, eta, hala, bezeroari zerbitzuaren bikaintasuna hobetzeko, saltzera ateratzen diren loteetan parasitoaren presentzia murriztuz eta antolaketa kapitalizatuz langile eta bezeroen osasun-hezkuntzaren bitartez”, azaldu dute Ángel F. González eta Santiago Pascual IIM-CSIC erakundeko zientzialariek.

Bi entitateen arteko lankidetza urtebeteko iraupena izango duen laguntza teknologikoko kontratu baten bidez egituratu da, aurtengo irailean hasita eta luzatzeko aukerarekin. Proiektu honen esparruan egingo da ikerketa: “Lehenengoz edo berriz agertzen eta ugaltzen ari diren parasitoak direla eta, arrisku-analisien estrategia bat aztertzea, diseinatzea eta ezartzea, Mercadonak merkaturatzen duen arrainaren segurtasun- eta kalitate-bermeak indartzeko (ANICHAIN)”. Elikagai horien elikadura-segurtasuna eta kalitatea hobetzea da helburua.

Proiektuaren faseak

Proiektuaren xedea ezagutza sortzea eta ezagutza hori aztertzea eta sistema eraginkor baten bidez banatzea da, Mercadonak aukera izan dezan arrainaren parasitoei lotutako arriskuei buruzko datuak kudeatzeko plataforma bat ezartzeko. Helburu hori lortzeko, lau fase handi aurreikusi dira.

Lehen fasea, produktuaren auditoria, stock ustiatuaren zatian detekzio-metodologia berriak aplikatuz. Mercadonaren arrain-hornitzaileek ikuskatuko dituzte parasitoak jatorrian. Aldez aurretik, IIM-CSIC-k prestatuko ditu teknikariak.

Zaintza epidemiologikoko plana amaitutakoan hasiko da bigarren fasea. IIMko langileek emaitza horiek aztertuko dituzte tresna bioinformatikoen eta modelizazio bioestatistikoaren bitartez, arriskuaren identitatea eta parasitoek loteetan duten presentzian eragina duten parametroak ezagutzeko.

Gero, IIMk erabaki-zuhaitz bat diseinatuko du merkataritza-loteetako arriskua eta kontrol-puntu kritikoak sailkatzeko.

Azkenik, Ikerketa Institutuak autoikaskuntzako tresna berri bat garatuko du Mercadonako hornidura-kateko hainbat eragilerentzat.

Informazio gehiago: Anisakisa prebenitzeko neurriak.

Itsas Ikerketen Institutua

2006az geroztik, IIM-CSIC erakundea estatuko eta nazioarteko hainbat partzuergoren buru izan da eta haietan parte hartu du arrantza-produktuetan parasitosia kudeatzeko.

2013an, biobankarizazio-zerbitzua ezarri zen institutuan. Azpiegitura bakan horrek trazabilitatea, ordena eta xedea ematen dizkie ikerketa-programa partekatuetan aztertutako laginei eta laginei lotutako datuei.

2015ean, Plataformak ISO 9001 kalitate-ziurtagiria lortu zuen. Zerbitzu horren bidez, sektorean lehen aldiz parasitoen kudeaketa egituratu zen merkataritza-intereseko espezieetan, katearen arriskuaren kudeaketak fidagarritasun-bermeak izan ditzan.