Logoa Mercadonaren denda baten kanpoaldean

Catalunya – Mercadonak denda eraginkorraren eredu berria zabaldu du Rubín, Manresan eta Cambrilsen

2019ko abenduaren 16a
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, eta hobekuntzak dakartza ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez, bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeko.
  • Francesc Rovira kalean (Rubí), Viceko errepidean (Manresa) eta Josep Llimona de Vilafortuny kalean (Cambrils) zeuden supermerkatuak ordezkatuko dituzten denda berrietan, 16,9 milioi euroko inbertsioa egin da; 150 hornitzailek hartu dute parte eraikitze-lanetan, eta 1.000 lagun baino gehiago aritu dira obra-fasean.
  • Lehendik dagoen langile-taldeari eusteaz gain (123 pertsona), 28 lanpostu berri sortu dira 3 denda berrietan; beraz, guztira 151 lanpostu izango dira.

Mercadonak hiru supermerkatu eraginkor berri inauguratu ditu gaur, Rubín (Castellbisbal hiribidea), Manresan (Pilar Bertran kalea, Sagrada Familia auzoan) eta Cambrilsen (Cavet bidea, Vilafortunyn). Hiru denda horiek irekitzearen ondorioz, itxi egin dira Mercadonak Francesc Roviran (Rubí), Viceko errepidean (Manresa) eta Josep LLimona de Vilafortunyn (Cambrils) zituen saltokiak. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriek berrikuntza ugari dakartzate, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (hala deitzen zaie konpainian bezeroei), bai langileentzat, hornitzaileentzat eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan dituzte nobedadeak saltoki berriek. Besteak beste, badute akabera-gune berri bat haragiarentzat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa ebakitzeko eta janaria hutsean ontziratzeko aukera ematen duena; erakustoki zentral bat lurrindegian, kosmetika espezializaturako; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat; sushi espezialitateak; labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; eta erakustoki berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako. Halaber, "Jateko prest” janari prestatuaren atal berria jarri da hiru saltokietan. Zerbitzu horretan, 35 plater eskaintzen dira, eta, haietako batzuk pertsonalizatu daitezkeenez (hala nola entsaladak, pizzak eta pasta), ia bikoiztu egiten da kopuru hori. Gainera, material naturalekin egindako ontzietan ematen dira (azukre-kanaberazkoak —konpostagarriak—, kartoizkoak nahiz paperezkoak).

Beste zenbait hobekuntzaren artean, hiru supermerkatuek sarrera berria dute, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; eta korridore zabalagoak, erosketako orga-modelo berri bat, eta saski-estiloko orga berri bat, askoz arinagoa eta ergonomikoagoa.

Belaunaldi berriko supermerkatu honetako saltokiek diseinu erabat berritua dute, aurreko saltoki-modeloekin alderatuta; kolore eta material berriak erabili dira, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadetan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekiak lehenetsi dira, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabili dira eremuak bereizteko.

Mercadonaren hiru denda eraginkor berri horiek eraikitzeko obra-fasean, 150 hornitzaile eta 1.000 langile inguru jardun dira. Bestalde, Mercadonak eutsi egin die lehendik zeuden 123 lanpostuei, eta supermerkatu berrietan hasi dira lanean langile horiek; horrez gain, 28 lanpostu berri sortu dituenez, guztira 151 langile arituko dira hiru saltokietan. 

Teknologia eta ergonomia langileentzat

Bestalde, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horiek askotariko neurriak dituzte, ergonomia hobea izan dezaten eta neurriz gaineko ahaleginik egin ez dezaten. Esate baterako, kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere badituzte dendek, langileak erosoago egon daitezen atseden hartzen dutenean. Jangelak ekipatuago daude, eta aldageletako armairu pertsonalak handiagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri horiek teknologikoki erabat konektatuta daude, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk dituzte langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta dendaren kudeaketaren berri denbora errealean izateko. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorrak

Ingurumenari dagokionez hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, hormak eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Bestalde, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da saltokietan, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatuak astelehenetik larunbatera egongo dira irekita, 09:00etatik 21:00etara, urritik maiatzera (neguko ordutegia) eta 09:00etatik 21:30era ekainetik irailera (udako ordutegia). Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berri horietan ere, bezeroek Mercadonaren SPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, Produktu Aukera Eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2018ko ekitaldiaren itxieran, Mercadonak 197 milioi euro inbertituak zituen Katalunian denda-eredu berri hau duten supermerkatuak irekitzeko eta beste batzuk egokitzeko. 2017an, 104,5 milioi euro inbertitu ziren 37 supermerkatutan (4 irekitzeko eta 33 berritzeko), eta 2018an 92,5 euro 40 supermerkatutan (5 irekitzeko, aurrekoak ixteagatik??, eta 35 berritzeko), guztiak Denda Eraginkorraren Eredu Berriarekin.