Pazkoko gozo-aukera, Mercadonan eskuragarri

Bueltan da Mercadonan Pazkoko jaietarako txokolate-aukera, zenbait hobekuntza eta berrikuntzarekin

2022ko apirilaren 08a
  • Konpainiak 14 txokolate-mota baino gehiago eskaintzen ditu, tamaina eta forma askotarikokoak, eta salgai egongo dira modu esklusiboan jaiek iraun bitartean haren denda guztietan; 1.600 baino gehiago dira dagoeneko.
  • Aukera zabala dugu “Nagusi”ak eskura izan dezan beti jai hauetarako gozokirik gogokoena.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak badu jada Pazkoko txokolate-aukera berria, “Nagusi"ak (bezeroak) eskura izan dezan beti jai hauetarako gozokirik gogokoena. Guztira, 14 txokolate-mota baino gehiago eskaintzen ditu, tamaina eta forma askotarikokoak, eta salgai egongo dira modu esklusiboan jaiek iraun bitartean haren denda guztietan; 1.600 baino gehiago dira dagoeneko.

Martxoaren amaieratik, bezeroak eskura ditu jada, batetik, esnedun txokolatezko irudiak —baloi-, untxi- edo txita-formakoak edo askotariko sorta gisa prestatuak— eta, bestetik, arrautza sorpresadunak edo kolorezko txokolatinaz beteak.

Berrikuntzen artean, aipatzekoak dira Pazkoko oiloa, % 70 kakaodun txokolate beltzez egina; hurrezko arrautzak; arrautza-ontzi bat, txokolate esnedunezko moussez beteriko arrautzekin; eta untxi-formako bi irudi, bata txokolate esnedunezkoa eta txokolate zurikoa bestea.

Hobekuntzen artean, ostera, aipatzekoak dira Choc Arrautzak, iaz baino bi ale gehiago baitituzte, eta txokolatezko piruletak, euskarria txikiagotu zaienez errazago heltzen baitzaie.  

  Pazkoko gozo-aukera, Mercadonan eskuragarriPazkoko gozo-aukera, Mercadonan eskuragarri.