Mercadonak supermerkatua ireki du gaur Leioan

Bizkaia - Mercadonak denda eraginkor berri bat zabaldu du Leioan

2018ko abenduaren 18a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin, eta 4 milioi euroko inbertsioa.
  • Denda eraginkor berri honek nobedadeak dakartza atal guztietan, hala nola urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz ebakitzeko gunea duena, eta labe-sail berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua dituena, erosketa-esperientzia ahalik eta osoena izan dadin bezeroentzat.
  • Denda konbentzionalekin alderatuta, % 40 murrizten da energia-kontsumoa supermerkatu berri honetan, eta haren eraikitze-lanetan 91 hornitzailek hartu dute parte, eta 348 langile aritu dira eraikitze-fasean.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur; zehazki, Bizkaiko Leioa herrian, Amaia kaleko 4. zenbakian. Mercadonaren denda eraginkorraren eredu berriko supermerkatu horrek 40 langile ditu, lan egonkor eta kalitatekoarekin, eta 4 milioi euroko inbertsioa ekarri du.

Denda berriak atal guztietan ditu nobedadeak. Adibidez, esne freskoarentzako eta zuku hoztuentzako berariazko apalak ditu; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozo hoztuak ere badituena; haragiaren akaberagune berri bat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz mozteko gune batekin; kosmetika espezializatuko erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat, eta erakusketa gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Leioako supermerkatuak, gainera, beira bikoitzeko sarrera du, haize-lasterrak saihesteko, korridore zabalagoak, eta bi orga-modelo berri, askoz arinago eta ergonomikoagoak, beste zenbait hobekuntzaren artean.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hau eraikitzeko obra-fasean, 91 hornitzaile eta 348 langile jardun dira.

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Supermerkatua astelehenetik larunbatera egongo da irekita, 9:15etik 21:15era, eta 120 auto baino gehiagorentzako aparkalekua du. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkorra eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017an, 180 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen Mercadonak denda-eredu berriari jarraitzen dioten 126 supermerkatu berritzeko eta 29 berri irekitzeko lanetan.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak, paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Mercadona Euskadin

Mercadonak 18 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba); hiru Bilbon; bana Barakaldon, Basaurin, Santurtzin, Berangon eta Leioan (Bizkaia); eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen, Donostian eta Elgoibarren (Gipuzkoa). Lantaldea 1.502 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bestalde, amaitu du Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta.

Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.308 enpresa txiki eta ertainekin, eta 423 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an euskal hornitzaileei. Mercadonak hemengo produktuen alde egiten du, eta horren adibide dugu datu hau: azken kanpainan, 5.500 tona arrain fresko erosi ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan; 236.000 kilo Arabako patata, Eusko Labelekoa; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago.

Bestalde, premiazko produktuen 486 tona produktu banatu zituen Mercadonak 2017an, bere erantzukizun sozialeko politikari jarraikiz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elikagai-bankuen eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jantoki sozialaren bidez.