Mercadonaren logotipoa supermerkatu baten fatxadan

Bizkaia – Mercadonak beste denda eraginkor bat zabaldu du, Berangon

2018ko abuztuaren 10a
  • Denda berria irekitzeak kalitateko 40 lanpostu egonkor sortzea ekarri du berekin.
  • Atal guztietan ditu nobedadeak denda eraginkor berriak, ingurumenari, teknologiari eta zerbitzuari dagokienez bezeroek are hobeto eta gusturago egin dezaten erosketa.
  • Lau milioi euroko inbertsioa egin da supermerkatu berrian; 81 hornitzailek hartu dute parte haren eraikitze-lanetan, non 230 lagun baino gehiago aritu diren obra-fasean.

Mercadonak supermerkatu eraginkor berri bat inauguratu du gaur; zehazki, Bizkaiko Berango herrian, Landaida Goikoa eremuan. Denda eraginkorraren eredu berriari jarraituz, zerbitzuaren bikaintasuna sendotzeaz eta bezeroen erosketa-esperientzia optimizatzeaz gain, supermerkatu berriak berrikuntza ugari dakartza, guztiontzat onuragarriak, bai “Nagusi”entzat (bezeroentzat), bai langile, hornitzaile eta gizartearentzat.

Izan ere, atal guztietan ditu nobedadeak saltoki berriak. Adibidez, baditu esne freskoaren eta zuku hoztuen berariazko apalak; labeko atal berri bat, ogia xerratan mozteko makina bat eta gozogintza hoztua ere badituena; haragiaren akaberagune berri bat; urdaitegi berri bat, urdaiazpikoa labanaz mozteko gune batekin; kosmetika espezializatuko erakustoki zentral bat lurrindegian; laranja zukutu berria eskaintzeko zerbitzu berri bat, eta erakusketa gune berri bat arrandegian, produktu oskoldunetarako.

Berangoko supermerkatuak, gainera, sarrera berria du, beira bikoitzekoa, haize-lasterrak saihesteko; korridore zabalagoak, eta bi orga-modelo berri, askoz arinago eta ergonomikoagoak, beste zenbait hobekuntzaren artean.

Denda eraginkorren belaunaldi berriko supermerkatu honek 1.500 metro karratuko salmenta-aretoa du, eta diseinu erabat berritua aurreko denda-ereduarekin alderatuta: kolore eta material berriak ditu, bai supermerkatura sartzeko kanpoko fatxadan, bai atalen banaketan. Halaber, espazio irekien alde egiten du, argi naturala errazago sar dadin, eta kolore beroak erabiltzen ditu eremuak bereizteko.

Mercadonaren denda eraginkor berri hori eraikitzeko obra-fasean 81 hornitzaile eta 230 langile jardun dira.

Teknologia eta ergonomia Mercadonako langileentzat

Horrez gainera, langileen eguneroko lanak errazteko, supermerkatu berri horrek askotariko neurriak ditu, ergonomia hobetzeko eta neurriz gaineko ahaleginik ez egiteko. Esate baterako, Mercadonako kutxetako altzari berria Valentziako Biomekanika Institutuarekin batera garatu da. Eremu komunak ere baditu dendak, langileak erosoago ibiltzeko atseden hartzen dutenean. Jangela ekipatuago dago, eta aldageletako armairu pertsonalak zabalagoak eta erosoagoak dira.

Halaber, Mercadonaren denda eraginkor berri hau teknologikoki erabat konektatuta dago, eta gailu elektroniko eta lankidetza-tresna berri batzuk ditu langileentzat, informazioa dendako edozein ataletatik partekatzeko; horri esker, supermerkatu bakoitza errazago autokudeatzen da, eta kate osoko prozesuak arintzen dira. Gailu berrien artean daude, besteak beste, kutxa-lerroa, balantzak eta, izapide administratiboak egiteko, tableta elektronikoak erabiltzea paperaren ordez. Horrek guztiak aukera ematen du prozesuak optimizatzeko eta denbora errealean izateko dendaren kudeaketaren berri. Hala, errazago hartzen dira erabakiak, eta kudeaketa azkartzen da —bereziki, produktu freskoena—. 

Energia-aurrezpena: denda ekoeraginkorra

Ingurumenari dagokionez, hartu diren neurriei esker, % 40raino murriztu da energia-kontsumoa ohiko denda-ereduarekin alderatuta: isolamendu termiko eta akustikoa hobetu da, materialak optimizatu dira, horma eta sabaiak zabaldu, eta izozkailu horizontal berriak ezarri —eraginkorragoak dira energiari dagokionez, eta ingurumena gehiago zaintzen dute—. Horrez gain, LED argiztapen-sistema automatizatu bat jarri da, eremuen arabera eta eguneko uneen arabera erregulatzen dena, energia askoz modu eraginkorragoan kudeatzeko. 

Astelehenetik larunbatera egongo da zabalik supermerkatua, 9:15etik 21:15era. Gainera, 250 autorentzako aparkalekua du, saltokira ibilgailu pribatuan joaten diren bezeroek erosoago egin dezaten erosketa. Horrez gainera, erosketa etxera eramateko zerbitzua ematen du Mercadonak, bai eta erosketa online egiteko aukera ere, webgune honetan: www.mercadona.es.

Saltoki berrian ere, bezeroek Mercadonaren BPB (Beti Prezio Baxuak) politika ezagunaren onurak eskuratuko dituzte; alegia, produktuen unitate-prezio baxuena bermatuko zaio bezeroari, eta kalitate onenarekin beti. Hala, produktu-aukera eraginkor bat eskain diezaieke Mercadonak bere bezeroei, edozein dela ere produktuaren fabrikatzailea, kalitaterik onenean eta ahalik eta preziorik txikienean.

2017an, 180 milioi euro baino gehiago inbertitu zituen Mercadonak denda-eredu berriari jarraitzen dioten 126 supermerkatu berritzeko eta 29 berri irekitzeko lanetan.

Mercadona Euskadin

Mercadonak 16 denda ditu Euskadin: bost Gasteizen (Araba), hiru Bilbon, bat Barakaldon, bat Basaurin eta bat Santurtzin eta bat Berangon (Bizkaia), eta beste bana Irunen, Eibarren, Oiartzunen eta Donostian (Gipuzkoa). Lantaldea 1.422 pertsonak osatzen dute, eta kalitateko enplegu egonkorra dute. Bestalde, amaitu du Gasteizko bloke logistikoa eraikitzeko lehen fasea, 50 milioi euro inbertituta eta 200 lanpostu sortuta. Halaber, harreman komertzialak ditu erkidego honetako 1.308 enpresa txiki eta ertainekin, eta 423 milioi euroren erosketak egin dizkie 2017an euskal hornitzaileei. Mercadonak hemengo produktuen alde egiten du, eta horren adibide dugu datu hau: azken kanpainan, 5.500 tona arrain fresko erosi ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan; 236.000 kilo Arabako patata, Eusko Labelekoa; 252.000 gurin-opil baino gehiago, eta 12.000 piper baino gehiago. Bestalde, premiazko produktuen 486 tona produktu banatu zituen Mercadonak 2017an, bere erantzukizun sozialeko politikari jarraikiz, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Elikagaien Bankuen eta Gasteizko Babesgabetuen Andre Maria jantoki sozialaren bidez.