Estalki lorategiduna Madrilen, etxadi-patio batean

Berdeguneak Mercadonaren estalkietan eta fatxadetan

2019ko apirilaren 12a
  • Konpainiak estalki lorategidunak ditu etxadi-patioetan, eta lorategi bertikalak fatxadetan, Madrilgo 5 dendatan.
  • Ekimen honen bidez, komunitateari ingurumen-onurak ekartzeaz gain, Capacis Fundazioan dabiltzan eta minusbaliotasun intelektuala duten pertsonak gizarteratzea eta lan-munduan sartzea lortzen da; erakunde hori arduratzen da mantentze-lanez.

Mercadonak konpromisoa du supermerkatuak dituen auzoetako bizilagunekin harreman ona eta bizikidetza sustatzeko. Horren adibide dira konpainiako Madrilgo denda batzuetako etxadi-patioetan eta fatxada batzuetan dituen hiri-lorategiak.

Bideoa gaztelaniaz

Guztira 5 gune berde ditu ingurua hobetzeko; gainera, ingurumen-onurak eta onura sozialak dituzte. Zehazki, Mercadonak hiru estalki lorategidun ditu hiru supermerkatutan, etxadi-patioetan: Paseo del General Martinez Camposeko 39.ean, Bravo Murilloko 5.ean eta Ayalako 89.ean. Gainera, Asurako 56.eko eta Estocolmoko 22.eko supermerkatuetako fatxadetan lorategi bertikalak ditu.

Espazio horietarako, ur-behar handirik ez duten tokiko espezieak erabili dira, zeinek  poluzioa eta “bero-uharte” efektua murrizten laguntzen baitute. Gainera, bizilagunen ingurua hobetzen dute eta hiri-jasangarritasuna areagotzen, eraikinen bizi-itxaropena eta energia-balantzea hobetuta.

Guztira, estalki horiek 6.610 m2 lorategi dituzte, eta horrek inguruko CO2 kantitatea murrizten laguntzen du. Halaber, SEO/Birdlife GKEarekin hartutako neurriei esker, biodibertsitateari laguntzen zaio, eta hegaztiak babesten, elikatzeko eta atseden hartzeko lekuak ematen baitzaizkie.

Ingurumen-onura horiez gain, ekimen honek osagai sozial garrantzitsu bat ere badu. Capacis Fundazioa arduratzen da hiri-lorategi horiek eraikitzeaz, eta horien mantentze-lanez eta kontserbazioaz. Erakunde hori minusbaliotasun intelektualen bat duten pertsonak gizarteratzeko eta lan-munduratzeko lanean aritzen da.

Saltokien arkitekturetan jartzen diren beste berdegune batzuk lorategi bertikalak dira. Eremu horiek abantaila estetikoak eta klimatikoak dituzte, bai dendentzat, bai inguruarentzat. Beroa arintzen dute, isolamendu akustikoa ematen dute eta zarata gutxitzen dute; gainera, hiri-ingurumenaren biodibertsitatea hobetzen dute.

Mercadonaren Erantzukizun Sozialeko beste ekimen batzuk

Mercadonak gizartearekiko dituen konpromisoetako bat da gizarteari itzultzea gizartetik jasotzen duenaren zati bat. Horretarako dauka, hain juxtu ere, Erantzukizun Sozialeko Plana, zeinak hainbat jarduera-ildo jasangarriren bidez jorratzen baititu konpainiaren alderdi soziala eta etikoa, hazkunde partekatuaren aldeko jardunaren sendogarri guztiak ere. Politika horri jarraikiz, Mercadona Esate baterako: lanean ari da, besteak beste, Hiri Banaketa Jasangarriaren Proiektua garatzen eta gure hirietako airearen kalitatea hobetzen, kamioi eta furgonetak higiarazteko teknologia garbiagoak eta eraginkorragoak erabiliz.

Ingurumen-jasangarritasuna da Mercadonaren Erantzukizun Sozial Korporatiboaren beste ildo estrategiko bat. Ingurumena Kudeatzeko Sistema propio bat du, hiru helburu dituena: logistika hobetzea, energia-efizientzia areagotzea eta hondakin gutxiago sortzea. Sistema horren parte batek ekonomia zirkularra du inspirazio-iturri, eta hau du xede: hondakinak berriz ere baliabide bilakatzea, totaler hornitzaileekin elkarlanean jardunez. Esate baterako, plastikozko poltsak ordezteko zenbait neurri hartu dira.

Horrez gain, Mercadonak 170 jantoki soziali eta 60 elikagai-bankuri laguntzen die, bai eta Espainia osoko gizarte-ekintzako beste zenbait erakunderi ere, elikagaiak emanez edo elikagaiak jasotzeko kanpainetan parte hartuz. Halaber, bere dendak trencadisezko muralekin apaintzeko, 28 fundazio eta okupazio-zentrorekin lankidetzan jarduten da. Desgaitasun intelektuala duten mila lagunek baino gehiagok egiten dituzte mural horiek.

2009az geroztik, Jasangarritasunerako Banaketaren Europako Foroko (REAP) partaide da Mercadona. Hainbatean behin, erakunde horretako kide guztien jardueraren jasangarritasunaren kanpo-ikuskapenak egin ohi dira. Europako Batzordea ere erakundeko lehendakaritzako kide da. Bestalde, Nazio Batuen Mundu Hitzarmenaren bazkide da 2011. urtetik, zeinak jasotzen baititu giza eskubideen, lan-arauen eta ingurumenaren aldeko eta iruzurraren aurkako borrokaren oinarrizko balioak.

Erantzukizun sozialeko azken neurriak ikusteko, sakatu hemen.