Autoa garbitzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean

Autoa garbitzeko produktuen salmentak % 60 egin du gora Mercadonan, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz

2020ko ekainaren 12a
  • Bezeroak autoz joan-etorriak egiten hasi dira berriro, konfinamendu-aldiaren ondoren.
  • SPB da haizetako-garbigarriaren Totaler Hornitzailea, eta Francisco Aragon, berriz, tapizeria eta aginte-mahaiaren garbigarriarena, eta produktu horiek Bosque Verde markaren barruan egiten dituzte.

Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainiak % 60 inguru handitu du Bosque Verderen autoa garbitzeko produktuen salmenta, kontsumitzaileen ohitura-aldaketen ondorioz. Izan ere, konfinamendu-aldiaren ondoren, autozko joan-etorriei berrekin diete.

Mercadonaren autoa garbitzeko aukeren artean, SPBk Chesteko (Valentzia) instalazioetan Bosque Verde markarekin egindako haizetako-garbigarria nabarmentzen da. Produktu hori 2 litroko ontzi erosoan merkaturatzen da, bezeroak zuzenean biltegira bota dezan, edo mikrozuntzezko baieta bat busti dezan, ibilgailuko argiak eta kristalak garbitzeko.

Bestalde, tapizeriaren garbigarria eta aginte-mahaiaren garbigarria nabarmentzen dira. Biak Francisco Aragónek ekoizten ditu Molina de Seguran (Murtzian), Bosque Verde markarekin. Lehenak ehun natural eta sintetikoak lehorrean garbitzeko balio du, eta bigarrenak, berriz, hainbat materialez egindako gainazalak garbitzeko (plastikoa, larrua edo biniloa, besteak beste).

Autoa garbitzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu bateanAutoa garbitzeko produktuen lineala Mercadonaren supermerkatu batean.

Logo EAktibatu