Dendetara sarrera

2. eguneratzea Mercadonak jakinarazten du 2020ko martxoak 23an, astelehena, indarrean jarriko diren hurrengo neurriak hartu dituela

2020ko martxoaren 21a

463/2020 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluari jarraikiz, zeinaren bidez Covid-19 gaitzak eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera ezartzen baita.

 

  • Mercadonak, gure bezeroen eta langileen osasuna eta segurtasuna babesteko, gure denden hornidura bermatzeaz gain, joan den astelehenean, martxoak 16, eta ostegunean, martxoak 19, hartutako neurriak 2020ko martxoak 23an indarrean jarriko diren neurri osagarriekin eguneratzen dituela jakinarazten du. Errazago identifikatzeko, azpimarratu egin dira.

2020/06/01AZ GEROZTIK INDARREAN DAUDEN NEURRI BERRIAK, ESTEKA HONETAN

1.- BEZEROENTZAKO GOMENDIO OROKORRAK

  • Erosketa egitera joateko gomendio orokor batzuk emango zaizkie bezeroei, bai bertako langileen bidez, bai kartel, megafonia eta sare sozialen bidez. Hona hemen gomendio horietako batzuk:
    • Pertsona bakar bat joatea erosketa egitera (ez familian, haurrekin edo taldean).
    • Arrisku-taldeetako pertsonak ez joatea erosketa egitera: adinekoak, gaixotasun kronikoak dituztenak…
    • Gure dendetan erosketak egitera sartzeko lehentasuna daukaten pertsonak: adinduak, desgaituak, mugikortasun urritudunak, haurdunak eta beharrezko lagunak.
    • Erosketa egunean zehar egin, eta ez denda irekitzen den orduan. Hala, egunero bezeroei erantzun ahal izatea bermatuko dugu. 
    • Elkartasunagatik, erosketa bizkor egin.
    • Ez pilatu produktuak etxean alferrik: premiazko produktuen hornidura bermatuta dago.
    • Txartelarekin ordaindu, ahal bada, eta ez erabili eskudirurik.
    • Distantziari, gehienezko edukierari eta abarri buruzko gomendioak betetzeko azken erantzukizuna haiek errespetatu behar dituztenei dagokie, eta ez beste inori. Baita produktu galkorrak manipulatzeko eskularruak erabiltzea ere; dendan eskura egoten dira.

2.- SUPERMERKATUETAN HARTUTAKO NEURRIAK

  • EDUKIERA Supermerkatuetako pertsona-kopurua kontrolatuko da, eta pertsonen arteko gutxieneko distantzia seinaleztatuko da.
    • Denda barruko pertsona-kopurua ordenatzea dendako arduradunaren erantzukizuna da, eta, hala badagokio, hark izendatutako pertsonarena edo segurtasun pribatuko agentearena.
    • Denda bakoitzak zehaztuko du zer pertsona-kopuru har dezakeen gehienez edozein pertsonaren artean metro bateko prebentziozko distantzia bermatzeko. Horrez gainera, baimendutako gehieneko pertsona-kopuru bat izango du, araudia betez; hala, ezin izango da dendara sartu kopuru hori betetakoan, beste bezero batzuk irteten diren arte. 
    • Supermerkatu bakoitzera sartzeko bide publikoan, gutxieneko metro bateko tartea markatuta egongo da supermerkatuetara sartzeko txandaren zain sarreran daudenentzat, eta distantzia hori gorde beharko da dendara sartzeko.
  • SALTOKIAREN BARRUAN: Bezeroen artean gutxienez metro bateko tartea uzten dela bermatuko da; horretarako, bertako langileek gomendioak emango dituzte, neurri horiek kartelen bidez gogoraraziko dira, eta arrandegian eta kutxetako lerroetan metro bateko mugak markatuta egongo dira lurrean.
  • ORDUTEGIA: ordutegia 09:00etatik 19:00etara izango da. Egoeraren aparteko izaera kontuan hartuta, inguruabar aldakorretara egokituko da eta aldaketak uneoro komunikatuko dira.

3.- HORNIDURA ETA AUKERA

  • Dendak ondo hornituta egongo dira, eta oinarrizko nahiz premiazko produktuak behar adina eta une oro badaudela bermatuko da, gure bezeroek eguneroko erosketa egin ahal izan dezaten.
  • Elikagaien segurtasuna bermatzeko, inolaz ere eta ezein kasutan ez da onartuko produktuak itzultzea.

4.- BARRUKO GOMENDIOAK ETA NEURRIAK

Gure "Nagusien" eta langileen segurtasun eta osasun neurriak indartzeko helburuarekin, 2020ko martxoak 23tik, astelehena, aurrera eta astean zehar, metakrilatozko babes/bereizketa manparak instalatuko ditugu supermerkatu guztietako kutxen eremuan.

Era berean, Mercadonak barruko neurriak hartu ditu bere langileen osasuna eta segurtasuna zaintzeko; besteak beste, enpresak beharrezko higiene- eta prebentzio-tresnak emango dizkie, eta osasunaren inguruko irizpide espezifikoak ezarriko ditu.

Horrez gain, gure instalazioak egunero desinfektatzeko eta garbitzeko prozesuak kanpoko zerbitzuekin indartu dira.

Halaber, supermerkatu bakoitzean gel desinfektante eta paper banagailuak instalatu dira bezeroek orgen heldulekuak garbitu dezaten, higienea sendotzeko xedez. Era berean, bezeroek eskularruak nahitaez erabiltzeko neurria hartzen da, fruta eta barazkien atalean erabilitako mota berekoak; enpresak supermerkatuetako sarreretan eskuragarri jarriko ditu.

Gainera, supermerkatu bakoitzean gel desinfektatzailea eta papera jarri dira, bezeroek orgaren kirtena garbitu dezaten, higienea sendotzeko. Une honetan, eta herrialdea ezohiko egoeran dagoela kontuan harturik, Mercadonan ere ezohiko neurriak hartzen ari gara, guk ere krisi honi aurre egiten laguntzeko. Gure bezeroei eskatzen diegu neurri horiek ahalik eta ondoena bete ditzatela.

 

HONEK EZ DU GELDITU BEHAR. ARRAZIONALIZA DEZAGUN BELDURRA. HAU PASATUKO DA.

Logo honez ez du gelditu behar

Nuevas medidas cajas Covid-19Babes manpara kutxen eremuan.

 

 

Kartela gaztelaniaz:

Medidas desinfección carros Mercadona

 

 

Kartela gaztelaniaz:

Medidas salud Mercadona Mediadas protección salud Mercadona

 

Kartela gaztelaniaz:

Personas con preferencia Mercadona

 

Kartela gaztelaniaz:

Medidas seamos responsables

 

Kartela gaztelaniaz:

Protejamos la salud de los trabajadores

 

 

Kartela gaztelaniaz:

Distancia de seguridad Mercadona