- Osagai bakarrak kakao-pasta, kakao-hautsa eta kakao-gurina dira, ez du ez azukre ez edulkoratzaile erantsirik.
- Produktua supermerkatu-kate osoan dago 2020ko udatik, eta “Nagusi”en (bezeroen) laguntzarekin egindako koberrikuntza-prozesu baten emaitza izan da.
- Imperial Produtos Alimentares Totaler Hornitzaileak ekoizten ditu tabletok Azurarako zentroan (Portugal).
Mercadona supermerkatu fisikoen eta onlineko salmentako konpainia % 99 kakao duen Hacendadoren tableta eskaintzen hasi da, eta egunean 8.000 ale baino gehiago saltzen ditu 2020ko udan kate osoan banatzen hasi zenetik.
Produktua “Nagusi”ekin (bezeroekin) garatu da Mercadonako koberrikuntza-zentroetan. Entzun ditugun gustuen ondorioz, erabiltzen diren osagaiak kakao-pasta, kakao-hautsa eta kakao-gurina baino ez dira; ez du ez azukre ez edulkoratzaile erantsirik.
Imperial Produtos Alimentares enpresa da % 99 kakao duen Hacendadoren tableta berri horren Totaler Hornitzailea, eta 100 gramoko formatuan egiten du Azurara de Vila do Conden (Portugal) duen zentroan.
% 99 kakao duen Hacendadoren tableta, Mercadonaren linealean.