Hona hemen gure Tableta % 99 Kakaoa. Azukre erantsirik gabea!

Tableta % 99 Kakaoa. Benetako zaporea!

2020ko irailaren 16a

Kakaorik puruena gustatzen bazaizu, zorioneko zaude! Probatu al duzu gure Hacendado Tableta % 99 Kakaoa Ezingo diozu ezetz esan!

Oso aspaldikoa da elikagai honen kontsumoa, eta, jada orduan, gizakia liluratu egin zuen, propietate indargarriak zituelako.

Gainera, ezin hobea da postre, gosari eta askarietarako, baita otordu artean zeure buruari opari bat egiteko ere.

Kakao-zaporerik benetakoena eta biziena!

Azukre eta gozagarri erantsirik gabeko kakao-tableta

Gutxienez % 99 kakao duen tableta honek hiru osagai baino ez ditu:

  • Kakao-pasta
  • Kakao-hautsa
  • Kakao-gurina

Gainera, ez du ez azukre ez edulkoratzaile erantsirik; beraz, arazorik gabe goza dezakezu kakaoaren propietate onuragarri guztiez. Adibidez:

  • Ahalmen antioxidatzaile handia
  • Bitamina eta mineraletan aberatsa
  • Zuntz eta magnesioan aberatsa
  • Ahalmen estimulatzaile, energetiko... handia
  • Eta abar.

Horregatik guztiagatik, elikagai egokia da zure dietarako, batez ere ohiko ariketa fisikoa egiten baduzu eta zapore puru eta biziak gustuko badituzu. Dena tableta bakar batean!

Glutenik gabeko 100 gramo kakao puru! Neurrian kontsumitzea gomendatzen da.

Beste gomendio batzuk

Probatu gure Hacendado eztiak. Lau zapore dituzu aukeran!