Antiox lerroa tratamendu antioxidatzaile bat da, likopeno eta C bitaminaduna.

Antiox lerroa

2023ko irailaren 01a

Lerro antioxidatzaile honen formulak likopenoa eta C bitamina ditu, batez ere; bi aktibo natural dira, azala birsortzen eta hainbat arazotatik babesten dutenak, hala nola dermatitisetik, gorriduretatik eta gehiegizko lehortasunetik. Azalaren oreka naturala sustatzen dute, eta, gainera, orbanak murrizten eta argitasuna handitzen dute. Deliplusen Antiox lerroak produktu hauek ditu: likopenozko aurpegi-olioa, Dragon’s Blood aurpegi-krema, Dragon’s Blood begi-inguru eta betazaletarako krema eta 50+ faktoreko Viseger Pharma aurpegi-krema bitaminaduna.

Likopenozko aurpegi-olioa

Aceite facial de Licopeno Mercadona

Zer da?

  • Likopeno-olio purua beste olio esentzial batzuekin, bitaminekin eta kolagenoarekin konbinatua. Zahartzearen zantzuak leuntzen laguntzen du. Gainera, olio esentzialen usain natural atsegina du: zedroa, sandaloa eta vetiverra.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Zahartzeari aurre egiten laguntzen du zimurrak arinduz.
  • Orbanak murrizten ditu.
  • Argitasuna ematen du.

Zer du?

  • Likopenoa. Tomatetik ateratzen den pigmentu natural bat da, ahalmen antioxidatzaile handikoa. Giza zelulak erradikal askeek eragindako estres oxidatibotik babesten ditu, orbanak, aknea eta psoriasia arintzen laguntzen du, azala nabarmen hobetzen du, eta purifikatuta eta berrituta lagatzen du.
  • Kolagenoa. Azala hidratatzen du, eta kanpoko agenteetatik babesten du. Irmotasuna eta elastikotasuna ematen dio.
  • C bitamina. Azala garaia baino lehen zahartzea eragiten duten erradikal askeen ekintza blokeatzen duen antioxidatzaile sendo bat da. Hidratazioa eta irmotasuna ematen ditu.
  • E bitamina. Zelula-mintzak konpontzen ditu, ekzemaren sintomak hobetzen ditu eta zahartzearen zantzuak murrizten.

Nola eman?

Eman tanta batzuk azala lehor edo heze duzula, masaje txiki bat eginez. Utzi erabat xurgatzen, eta ez ukitu ehunik eta gainazalik, orbanik gera ez dadin. Ohiko krema hidratatzailearekin ere nahas daiteke.

12 faktoreko Dragon’s Blood aurpegi-krema

Crema facial Dragon’s Blood FPS 12 Mercadona

Zer da?

  • Azala zahartzetik babesten laguntzen duen krema bat, itxura nabarmen gazteagoa ematen diona azalari.

Norentzat da?

  • ·Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Azala erradikal askeetatik babesten du.
  • Zahartzeari aurre egiten laguntzen du.
  • Leuntasuna eta elastikotasuna ematen ditu.

Zer du?

  • Dragoi-odola edo Dragon’s Blood. Amazonaseko Croton lechleri zuhaitzetik erauzitako izerdi gorria da. Ahalmen antioxidatzailea eta birsortzailea du beste propietate hauetaz gain: orbaintzailea, desinfektatzailea eta antiinflamatorioa.

Nola eman?

  • Ez ukitu begiak eta mukosak produktuarekin. Ukituz gero, garbitu ur askorekin. Eman egunean bi aldiz aurpegian, lepoan eta bularraldean masaje leun batez, erabat xurgatu arte.

Begi-inguru eta betazaletarako Dragon’s Blood krema

Crema de contorno de ojos y párpados Dragon’s Blood Mercadona

Zer da?

  • Begi-zuloek eta -poltsek ematen duten nekatu-itxura arintzeko eta goiko betazala ez erortzeko formulatutako krema bat.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Azala erradikal askeetatik babesten du.
  • Zahartzeari aurre egiten laguntzen du.
  • Leuntasuna eta elastikotasuna ematen ditu.

Zer du?

  • Albizia julibrissinen eta Siegesbeckia orientalisen estraktuak. Nekearen aurkako agente batzuk dira, eta begi-inguruaren itxura hobetzen dute.
  • Dragoi-odola edo Dragon’s Blood. Amazonaseko Croton lechleri zuhaitzetik erauzitako izerdi gorria da. Ahalmen antioxidatzailea eta birsortzailea du beste propietate hauetaz gain: orbaintzailea, desinfektatzailea eta antiinflamatorioa.

Nola eman?

  • Eman kantitate txiki bat egunean bi aldiz begien inguruan (poltsak, begi-zuloak, begi-ertzeko zimurrak eta goiko betazala), azala garbi eta makillatu gabe duzula. Eman masaje txiki bat hasieran, eta bukatu hatz-mamiekin ukitu txiki batzuk eginez.

50+ faktoreko Crema Viseger Pharma aurpegi-krema C bitaminaduna

Crema facial Vitamina C Viseger Pharma FPS 50+ Mercadona

Zer da?

  • Testura arineko eta xurgapen azkarreko aurpegi-krema hidratatzaile bat. Propietate antioxidatzaileak ditu C bitamina duelako. 50 faktoreko eguzki-babesa du eguzkitik eta erradiazio ultramoretik babesteko.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako egokia.

Onurak

  • Hidratazio sakona.
  • Eguzkitik babesten du.
  • Markak eta orban ilunak murrizten ditu.

Zer du?

  • C bitamina. Azala garaia baino lehen zahartzea eragiten duten erradikal askeen ekintza blokeatzen duen antioxidatzaile sendo bat da. Kolagenoa ekoizten laguntzen du, eta aurpegiaren elastikotasuna eta testura hobetzen ditu.
  • Te berdea. Larruazaleko minbizia prebenitzen du, zelulak gaztetzen ditu eta hainbat arazo leuntzen ditu: psoriasia, aknea eta zaldarrak.
  • B5 probitamina. Sakon hidratatzen du, eta oso egokia da azal lehor eta deshidrataturako. Gainera, elastikotasuna hobetzen du, eta azala birsortu egiten du.
  • Erradiazio infragorritik babesten duten aktiboak. Zelulen estres oxidatiboa saihesten dute eta azala erradikal aske kaltegarrietatik babesten dute.

Nola eman?

  • Eman egunean behin edo birritan aurpegiko larruazal garbian masaje suabea eginez, larruazalak erabat xurgatzen duen arte. Eguzkitatik babesteko erabiliz gero, eman eguzkitan jarri baino 20-30 minutu lehenago. Ez eman zaurien, muki-mintzen eta larruazal urratuaren gainean. Ez ukitu begiak produktuarekin.

% 20 C bitaminadun Skin Care aurpegi-anpoilak

BAKARRIK neguko hilabeteetan

Ampollas faciales Skin Care Vitamina C 20% Mercadona

Zer da?

  • Tratamendu intentsiboko anpoila batzuk, efektu antioxidatzaile azkar eta nabarmenekoak. Haien formula ultra kontzentratuak orbanak lausotzen ditu, eta adinaren zantzuen itxura hobetzen du.

Norentzat da?

  • Egokia mota guztietako azaletarako, salbu azal sentikorrak.

Onurak

  • Tonua bateratzen du.
  • Argitasuna ematen dio azalari.
  • Zahartzearen zantzuak arintzen ditu.

Zer du?

  • C bitamina. Azala garaia baino lehen zahartzea eragiten duten erradikal askeen ekintza blokeatzen duen antioxidatzaile sendo bat da.
  • Azido ferulikoa. Propietate antiinflamatorioak, antioxidatzaileak, zahartzearen kontrakoak, despigmentatzaileak eta hidratatzaileak ditu.
  • Erregaliz-estraktua. Azalak aktibo ahaltsuekiko duen tolerantzia hobetzen laguntzen du.

Nola eman?

  • Gauez bakarrik. Jarri eskuan behar den kantitatea dosifikatzailea zapalduz. Krema eman aurretik, zabaldu likido hau aurpegian, lepoan eta bularraldean, garbi eta lehor dituzula. Eman masajea, erabat xurgatu arte.

Beste gomendio batzuk

Eta, bestela, azal mistoa edo koipetsua baduzu eta gehiegizko gantza erregulatzeko beharra baduzu, Oreka lerroa dugu zuretzat.

Azal koipetsua eta/edo aknerako joera baduzu, probatu Oil Free lerroa.

Azala hidratatu eta leuntasuna eman nahi badiozu, probatu Hidrata lerroa.