Garai zail honetan, funtsezkoa da zuk zeure burua eta zeure familia zaintzea. Eta gauza bat bestearekin lotuta dago.

Zeure burua eta zeure familia zaintzeko garaia

2020ko maiatzaren 02a

Berrogeialdiko denboraldi honek erakutsi digu zeinen garrantzitsua den geure burua zaintzea eta geure senideak, gure maskotak, baita gure bizilagun eta lagunak ere zaintzea... nahiz eta haietako asko urruti egon.

Zaindu zeure burua...

Denboraldi honetan, oso garrantzitsua da zeure burua zaintzea. Garai zaila da, eta eragina izan dezake hala zure osasun fisikoan nola zure gogo-aldartean.

Kontuan izan zure zaintza pertsonala ezinbestekoa dela zure familia zaindu ahal izateko; beraz, erne egon behar duzu beti, besteen zaintza norberaren zaintzarekin hasten baita.

Aprobetxatu atseden onak behar dituen adina ordu lo egiteko, baita errezeta gozo eta elikagarriekin zure elikadura zaintzeko ere, frutak eta barazkiak alde batera utzi gabe. Garrantzitsua da osasuntsu jatea, jakina, baina noizean behin gutiziaren bat jateko baimena ere eman behar diozu zeure buruari.

Ez ahaztu ariketa fisikoa ere, eta erabili irudimena etxean sasoian mantentzeko. Utzi deskonektatzen zeure buruari, hartubainu lasaigarri bat, irakurri liburu on bat, entzun gustukoen duzun musika... Hau da, hartu denbora pixka bat egunero zeure burua mimatzeko.

Texto 1 Imagen Momentos cuidados

Adibidez, garai ezin hobea da aurpegi-garbiketa sakon bat egiteko, gorputz-tratamenduren bat estreinatzeko, azala zaintzeko edo azazkaletako esmaltea kentzeko trikimailu guztiak ikasteko.

Adibide batzuk besterik ez dira. Ziur zuri askoz gehiago bururatuko zaizkizula.

... eta zaindu ingurukoak

Familian, maiz, haurrak eta adinekoak izaten dira. Haientzat izaten dira beti zainketarik lotuenak.

Haurrek, hainbeste denbora atera gabe egon ondoren, ulertuak izatea behar dute, eta maitasun handia. Zainketa fisiko eta psikologikoaz gainera, jolaserako eta dibertsiorako tartetxo on horiek ere behar dituzte; alegia, gure denboraren parte garrantzitsu bat eskaini behar diegu.

Texto 2 Imagen Momentos cuidados

Ondo pasa dezakegu "boxer" txirikorda hauekin orrazkera aldatuz, familiako guztien artean eskulanak eginez, pizza gustukoena prestatuz edo krispeta gozo batzuk eginez, gero film on bat ikusten dugun bitartean jateko.

Adinekoek ere egin ditzakete jarduera horiek guztiak. Krisi honek gehien kaltetu duen taldea izan da, eta merezi dute ihesbide bat.

Texto 3 Imagen Momentos cuidados

Elikadura zaintzea eta hidratazio egokia inoiz baino gehiago behar dituzte garai honetan. Baita higiene-neurriak ere, eta etxean ariketa fisikoa egitea, gutxi bada ere. Eta oso garrantzitsua da, halaber, entretenigarriak edukitzea eta hain beharrezkoa den zainketa emozional hori jasotzea.

Ezin ditugu ahaztu familiako beste kide berezi batzuk: maskotak. Orain inoiz baino garrantzitsuagoa da haien elikadura zaintzea. Kalera gutxiago atera direnez, baliteke askok ohikoa baino bizimodu sedentarioxeagoa izatea orain; beraz, hori kontuan hartu behar dugu janaria emateko orduan.

Texto 4 Imagen Momentos cuidados

Aprobetxatu etxean egon beharreko denbora hau zure maskotarekin egoteko. Jolas asko egin ditzakezu berarekin, asper ez dadin, hala nola haren jostailurik gogokoena ezkutatu edo trikimailu berriak erakutsi. Eskertuko dizu, zalantzarik gabe, eta zuen lotura areago estutzeko balioko dizue.

Beste faktore garrantzitsu bat zure maskota garbitzea da..., txakurra etxean dutxatzea dibertigarria izan daiteke. Hori bai, argi ibili! Bestela, gutxien espero duzunean, txakurrak mela-mela eginda korrika ihes egingo dizu egongelarantz!

Beste gomendio batzuk

Etxea garbitzea ere funtsezkoa da garai honetan. Azkar eta sakon desinfektatzeko, probatu gure Erabilera anitzekoa lixibarekin.