Babestu hatz zaurituak gure uztai babeslea erabilita. Benda transpiragarri bat da, oso erabilerraza.

Zauriak dituzu hatzetan? Ezagutu gure uztai babeslea: apositua bermatzen du, eta hatzak urradura eta kolpeetatik babesten ditu

2021ko urriaren 19a

Hatzean ebaki txikitxo bat duzu baina min egiten dizu ukitzen duzun bakoitzean? Ebaki edo urradura txikiek traba handia egiten digute askotan, eta ezin izaten ditugu ondo erabili etxeko tresnak edo ezin izaten dugu labana batez ebaki, edo idatzi, tekleatu edo, besterik gabe, poltsikotik zerbait atera.

Halakoetan, apositua bakarrik jartzeak ez gaitu minetik babesten zauria zerbaitekin ukitu edo jotzen dugunean. Horretarako da hatzak babesteko uztaia. Uztaia erabilita, mina, urradurak, infekzioak eta abar saihestuko dituzu.

Ezagutu hatzetarako uztai babeslea. Arazorik gabe jarraitu ahal izango duzu egunerokoak egiten, dela ariketa fisikoa, dela beste edozein lan edo aisialdiko jarduera. Bereziki egokia da sukaldean aritzeko, brikolajerako, lorezaintzarako, arotz-lanetarako, pintatzeko, elektrizitateko lanak egiteko...

Zein dira produktuaren ezaugarriak?

Imagen Texto 1 Aro protector

Benda transpiragarri bat da, hatza osorik estaltzen duena eta babestuta mantentzen duena kolpe zein urraduretatik.

Apositua bermatzen du, eta hatzak urradura eta kolpeetatik babesten ditu. Ipini aurretik, zauria garbitu behar duzu, eta tirita bat jarri behar diozu; gero, uztai babeslea ipiniko diozu gainean.

Nola erabili

1. Jarri uztaia hatzaren puntan, mugimendua duen eraztuna azpialdean geratzen dela.

Imagen Texto 2 Aro protector

2. Zabaldu eraztuna erabat hatzaren bukaeraraino.

Imagen Texto 3 Aro protector

3. Biratu bi aldiz, ixteko.

Imagen Texto 4 Aro protector

4. Bultza egin bigarren eraztunari hatzaren bukaeraraino.

Imagen Texto 5 Aro protector

Erabilerari buruzko informazioa:

Imagen Texto 6 Aro protector

  • Kaxa bakoitzak 6 uztai ditu, erabilera bakarrekoak. Erabilitako uztaia kendutakoan, beste garbi bat jarri beharko duzu, beharra baduzu.

  • Ez dago adin-mugarik, baina gomendatzen da adinez nagusiek erabiltzea.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu Betaurrekoetako lurrunaren kontrako toallatxo berrerabilgarriak?