Zure gorputza eta ilea aldi berean zaintzen dituen bilduma bat ezagutu nahi duzu? Udazken honetako Touche de Lavande Elixirra Bilduma berria 6 produktuk osatzen dute, guztiak ere lurrin fresko eta lasaigarri berekoak. Horrez gain, ilea lehortzeko turbante-toalla bat ere badago bildumaren barruan. Probatu ezazu!
Zein dira Touche de Lavande Elixirra Bilduma osatzen duten bederatzi produktuak?
Esku-krema
- Hidratatu eta perfumatu eskuak izpiliku-lurrinarekin.
- Produktuaren kantitate txiki bat eman eskuetan, eta masaje bat emanez igurtzi, xurgatu arte.
Esku-xaboi esfoliatzailea
- Eskuak leun-leun garbitu eta esfoliatzen ditu, eta azala zainduta duzulako sentsazioa uzten du. Partikula esfoliatzaile eta biodegradagarriak ditu.
- Nola erabili:
- Jarri hainbat pultsazio esku-ahurrean, eskuak bustita dituzula.
- Igurtzi apar ugari lortu arte, eta ur askorekin garbitu.
Elixir Lavanda Eau de Parfum
- Azalaren gainean eman. Hauek dira tokirik onenak: lokiak, lepoaren hasiera eta eskumuturren eta ukondoaren barnealdea.
- 15 minutu itxaron behar da behin betiko usaina larruazalean sumatzeko.
Bainurako gel aparduna
- Astindu eta eman nahi adina eskuan edo belakian, ontzia bertikal dagoela.
- Zabaldu azal bustiaren gainean, eta garbitu urarekin.
Gorputz-olio lehorra
- Funtzio hidratatzaile, antioxidatzaile eta babesleak ditu.
- Lainoztatu gorputzetik 15 cm-ra, eta eman masajea produktua guztiz xurgatu arte.
Ilea lehortzeko turbante-toalla
- Oso erosoa, arina eta erabiltzeko erraza.
- Forma anatomikoa du, eta doitzeko botoi praktikoak. Horri esker, toalla buruan ondo finkatuta egongo da beti, eta ez duzu arazorik izango, adibidez, makillatzeko, janzteko edo kremak jartzeko.
- Edozein adinetarako eta edozein ile-luzeratarako egokia da.
- Mikrozuntzezko ehuna kalitate handikoa da, eta toalla arrunt batek baino azkarrago lehortzen du ilea.
- Erabilerak:
- Ilea lehortzeko: ezin hobea da ileko hezetasuna azkar-azkar kentzeko, lehorgailuarekin azken forma eman baino lehen. Horrela, ile-zuntza lehorgailuaren aire beroaren eraginpean egon beharreko denbora murrizten da, eta, ondorioz, baita ilea hondatzeko arriskua ere.
- Ilerako tratamenduetarako: ilerako edozein tratamenduren errendimendua hobetzeko (adibidez, maskarena), buruan tenperatura konstante mantentzea komeni da. Horregatik, ilea lehortzeko turbante-toalla oso egokia da tratamenduetarako. Emaitza hobea lortzeko, toalla berotuta erabil daiteke. Mikrouhin-labean berotzeko, komeni da gomendio hauei kasu egitea: toalla beti heze sartu, 800 W-etik beherako potentzia erabili eta gehienez ere minutu batez berotu. Kontuz ibili: toalla jarri aurretik, ziurtatu ez dagoela beroegi.
Bi batean belakia
- Bi esfoliazio-maila eskaintzen ditu:
- Sarearen alde leunena ezin hobea da gelaren laguntzaz aparra sortzeko.
- Alde esfoliatzailearekin, azaleko zelula hilak, koipea eta zikinkeria ken daitezke.
- Garbitu eta eseki lehortzen uzteko.
Beste gomendio batzuk
Looka aldatu nahi baduzu edo ile urdinak estali nahi badituzu, adatsa zainduz, erabili gure Errauts-tonuko tindagai amoniakorik gabeen lerroa.
Berritu zure irudia udazkenaren koloreekin eta Romantic Rose eta Velvet Secret gure bildumekin.
Ezagutzen duzu ColorCor Reviva maskara? Zure ilea argitu eta biziagotzen du.