Ezagutzen duzu Kids Mask aurpegirako maskara?
Etxeko txikienen azala bereziki sentikorra da. Horregatik, ondo zaindu behar dugu, batez ere udan. Kids Mask maskarak haurren aurpegiko azala zaindu, leundu eta errespetatzen du, haurrak jolasean eta udako oporrez bete-betean gozatzen ari diren bitartean.
Gustatuko al zaio haurrentzako diseinuko maskara bat, une batez adarbakar bat balitz bezala sentiaraziko duena? Horixe baietz! Oso dibertigarria da! Gainera, oso erraz ematen da aurpegian, eta oso usain gozoa du. Gehiago jakin nahi duzu?
Kids Mask-en ezaugarriak
- Ehun hezeko aurpegi-maskara, jatorri naturaleko osagaiekin inpregnatua.
- Ahabi- eta marrubi-estraktuarekin egina. Lurrin dibertigarri eta gozoa, litxarrerien urrina gogorarazten duena.
- B5 probitamina eta erregaliz-estraktua ditu, biak ere azalaren hidratazioari eusteko lagungarriak.
- Adarbakar baten irudi batekin diseinatua, fantasiazko mundu magiko batera eramaten ditu txikiak.
- XS tamaina.
- Hiru urtetik gorakoentzat.
- Egokia da azal-mota guztietarako.
Nola erabili
1. Aurpegia garbitu eta lehortu, maskara eman aurretik.
2. Jarri maskara, eta egokitu ondo adarbakarra aurpegian.
3. Utzi jarria 5-10 minutuz. Aprobetxatu, eta egin selfie dibertigarri bat!
4. Kendu maskara, eta eman masaje leun bat aurpegian. Ez da beharrezkoa urez garbitzea.
5. Behin bakarrik erabiltzekoa da maskara; ez berrerabili.
Beste gomendio batzuk
Udan, gozatu eguzkiaz arriskurik gabe. Aukeratu zure eguzki-babesa, eta jarraitu gure erabilera-aholkuei.
Udako beste lagun on bat eltxoen aurkako produktuak dira. Ahaztu ziztadak!
Eta modurik dibertigarrienean freskatu nahi baduzu, Mercadonaren Popitos Flash!