Ezpainetakoen eta azazkal-laken konbinazio onena lor dezakezu Velvet Nudes Bildumari esker.

Velvet Nudes, zure ezpainetarako eta azazkaletarako bilduma

2020ko urtarrilaren 13a

Velvet Nudes bildumak ezpainetako hiru barra ditu, akabera matea dutenak eta iraupen luzekoak, eta hiru azazkal-laka, nude tonukoak eta velvet efektua dutenak (akabera erdi matea). Tonu oso naturalak dira guztiak, eta moda-modan daude denboraldi honetarako.

Probatu zer ezpainetako barra eta zer azazkal-laka doan ondoen zure azalaren tonuarekin, eta lortu itxura ezin hobeko ahoa eta manikura.

Velvet Nudes bilduma: hiru ezpainetako barra eta hiru azazkal-laka

Azal argia, beltzarana edo tartekoa duzu? Kontuan izan azal-tonuaren arabera nude tonu bat edo beste bat joango zaizula ondoen ezpainetakoetan eta azazkaletako laketan. Probatu zein doazkizun ondoen.

Hiru tonutako ezpainetakoak

Ezpainetako arkatz bat hautatzeko, zure azalaren kolorea hartu behar duzu kontuan lehenik. Velvet Nudes Bildumak ezpainetako hauek ditu:

Ezpainetako hiru barra fluido, iraupen luzekoak, akabera matearekin eta nude tonuekin:

  • Ezpainetako fluido matea 1 zk. (nude argia)
  • Ezpainetako fluido matea 2 zk. (nude ertaina)
  • Ezpainetako fluido matea 1 zk. (nude iluna)

Ezpainetakoaren aplikagailuak gezi-punta baten forma du, eta, horri esker, oso xehe eta oso erraz ematen da.

Azazkaletako lakak, hiru tonutan

Velvet Nudes Bildumako azazkal-lakekin, manikura dotoreena lortuko duzu:

  • Velvet laka 917 zk. (nude argia)
  • Velvet laka 916 zk. (nude ertaina)
  • Velvet laka 918 zk. (nude iluna)

Azazkal-laka hauen ezaugarriak

  • Testura leuna.
  • Akabera erdi matea.
  • Efektua laka eman eta minutu batzuetara ikusten da.

Gogoan izan bilduma hau edizio mugatukoa dela. Ez geratu gabe!

Beste gomendio batzuk

Makillaje naturala nahi duzu egunerorako? Bada, urrats hauek egitea proposatzen dizugu.