Berritu zure looka udazkenerako Mercadonaren Velvet Mate bilduma berriarekin.

Velvet Mate bilduma (edizio mugatua)

2018ko irailaren 21a

Hona hemen Velvet Mate bilduma berria, edizio mugatukoa, denboraldi berri honetan look distiratsua izan dezazun... Ez zenuen, bada, usteko udazkenerako look berri bat proposatu gabe geratuko ginetik? Inolaz ere ez. Bilduma berri bat dugu zuretzat, indartsua eta pertsonalitatez betea, zeu bezalakoxea.

Hona udazkeneko koloreak: arrosa, morea eta gerezia, zure ezpainetarako eta azazkaletarako, belus-itxurako akaberarekin. Egin bat mate joerarekin!

Mercadonaren Velvet Mate bilduma berria

Velvet Mate bilduma berria hauek osatzen dute:

  • Ezpainetako 3 tonu arin, iraupen luzekoak eta akabera mate sakonekoak:

- 01 zk. Morea

- 02 zk. Arrosa argia

- 03 zk. Gerezi-gorria

  • 1 duo koloretea, testura krematsuarekin, belus-efektuko akaberarekin eta bi koloretan: naturala eta arrosa.
  • 3 azazkaletako laka tonu, mate efektukoa.

Produktu horiek konbinatzearen emaitza look zoragarrietan probatu nahi baduzu, adi bideoari:

Nola aplikatu

Produktu hauek honela aplikatu behar dira:

  • Velvet mate ezpainetarako likidoak: zuzenean ematen dira ezpainetan, kolore-geruza fin bat osatuz. Aplikagailuaren formak aukera ematen du zehatz aplikatzeko.
  • Duo koloretea: belus-efektuko testura krematsuari esker, primerakoak dira hatz-puntarekin emateko eta zabaltzeko.
  • Azazkal-laka, mate-efektukoa: aurretik, 9 1ean oinarri bitaminaduna eman, azazkalak babesteko eta indartzeko. Velvet Mate bilduma berritik gehien gustatzen zaizun koloreko esmaltearen 2 geruza eman.

Zer emaitza lortuko dut bilduma berri honekin?

  • Velvet mate ezpainetarako likidoak: mate tonu perfektua ematen du, iraupen luzeko belus-efektuko akaberarekin; ezpainak erabat estaltzen ditu arrastada bakar batean. Kolore iraunkorra lortuko duzu, eta oso eroso sentituko zara.
  • Duo koloretea: gorritasun-puntu bat emango die zure masailei. Kolorea erraz neurtu daiteke, egunez efektu naturala lortzeko, eta, gauerako, efektu biziagoa.
  • Azazkaletako lakak: akabera mate dotorea, azazkal perfektuak edukitzeko.

Eta ez ahaztu, aurtengo udazkenean, egin bat mate joerarekin!​

Zatoz azkar Mercadonako lurrindegira, eta eskuratu bilduma berria. Edizio mugatua!

Beste gomendio batzuk

Esku polit horiek erakutsi nahi badituzu, hemen duzu tutorial egokia: primerako manikura, 8 urratsetan.

Oporretako bidaian abiatzera zoaz? Ez ahaztu inondik inora ezinbesteko lau produktu hauek.