COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Ezagutu Velvet Mate makillaje-bilduma berria, ezpainetarako eta begietarako, primerakoa denboraldi berrirako.

Velvet Mate bilduma. Edizio mugatua

2019ko otsailaren 20a

Velvet Mate bilduma aurkezten dizugu, begi eta ezpainetarako denboraldiko makillajea.

Berritu zure looka, eta presta zaitez guztiak harrituta uzteko, edizio mugatuko bilduma honekin. Ausartu zaitez!

Zer dauka Velvet bildumak?

Velvet bilduma hauek osatzen dute:

Ezpainak markatzeko 4 arkatz

  • 203 zk. Arrosa ketua
  • 204 zk. Gerezi-gorria
  • 205 zk. Berenjena
  • 206 zk. Ardoa

4 ezpainetako fluido

  • 04 zk. Arrosa ketua
  • 05 zk. Gerezi-gorria
  • 06 zk. Berenjena
  • 07 zk. Ardoa

4 begi-itzal mate

  • 01 zk. Beixa
  • 02 zk. Berdea
  • 03 zk. Berenjena
  • 04 zk. Burgundy

Zer ezaugarri ditu?

Ezpainak markatzeko arkatzak

  • Gel-testura
  • Erraz irristatzekoa
  • Iraupen luzea

Ezpainetakoak

  • Testura fluidoa eta krematsua.
  • Akabera mate belus-itxurakoa eta kolore oso bizikoa.
  • Iraupen luzea

Begi-itzalak

  • Hauts trinkoaren testura
  • Lehorrean eta bustian erabiltzekoa
  • Akabera harro matea

Nola erabiltzen da?

  • Bilduma honetako ezpainak markatzeko arkatzak ezpainetakoa eman aurretik erabiltzen dira. Barrurantz lausotu daiteke, ezpain-pintzel batekin, hala nahi izanez gero.
  • Ezpainetakoak zuzenean ematen dira ezpainetan; aurrez, tonu bereko arkatz batekin marka daitezke.
  • Begi-itzalak betazalean zuzenean ematen dira, itzal-pintzel batekin. Bustita ere erabil daitezke, kolorea biziagotzeko.

Bestelako erabilerak

  • Ezpainak markatzeko arkatzak ezpainak osorik betetzeko erabil daitezke, ezpainetakoaren iraupena luzatzeko.
  • Bestalde, ezpainetakoak bere horretan erabiltzeko prestatuta daude.
  • Begi-itzalei dagokienez, beix tonua bekainaren arkuaren argitzaile gisa erabil daiteke. Tonu bizienak bustita erabil daitezke, begietako marra egiteko, pintzel delineatzailearekin.

Edizio mugatua

Edizio mugatukoa da Velvet Mate bilduma; beraz, izakinak amaitu arte aurkituko duzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Delipusen iraupen luzeko ezpainetako arkatz gardena ezagutzen duzu? Nola erabili azalduko dizugu.