Velvet Mate bilduma aurkezten dizugu, begi eta ezpainetarako denboraldiko makillajea.
Berritu zure looka, eta presta zaitez guztiak harrituta uzteko, edizio mugatuko bilduma honekin. Ausartu zaitez!
Zer dauka Velvet bildumak?
Velvet bilduma hauek osatzen dute:
Ezpainak markatzeko 4 arkatz
- 203 zk. Arrosa ketua
- 204 zk. Gerezi-gorria
- 205 zk. Berenjena
- 206 zk. Ardoa
4 ezpainetako fluido
- 04 zk. Arrosa ketua
- 05 zk. Gerezi-gorria
- 06 zk. Berenjena
- 07 zk. Ardoa
4 begi-itzal mate
- 01 zk. Beixa
- 02 zk. Berdea
- 03 zk. Berenjena
- 04 zk. Burgundy
Zer ezaugarri ditu?
Ezpainak markatzeko arkatzak
- Gel-testura
- Erraz irristatzekoa
- Iraupen luzea
Ezpainetakoak
- Testura fluidoa eta krematsua.
- Akabera mate belus-itxurakoa eta kolore oso bizikoa.
- Iraupen luzea
Begi-itzalak
- Hauts trinkoaren testura
- Lehorrean eta bustian erabiltzekoa
- Akabera harro matea
Nola erabiltzen da?
- Bilduma honetako ezpainak markatzeko arkatzak ezpainetakoa eman aurretik erabiltzen dira. Barrurantz lausotu daiteke, ezpain-pintzel batekin, hala nahi izanez gero.
- Ezpainetakoak zuzenean ematen dira ezpainetan; aurrez, tonu bereko arkatz batekin marka daitezke.
- Begi-itzalak betazalean zuzenean ematen dira, itzal-pintzel batekin. Bustita ere erabil daitezke, kolorea biziagotzeko.
Bestelako erabilerak
- Ezpainak markatzeko arkatzak ezpainak osorik betetzeko erabil daitezke, ezpainetakoaren iraupena luzatzeko.
- Bestalde, ezpainetakoak bere horretan erabiltzeko prestatuta daude.
- Begi-itzalei dagokienez, beix tonua bekainaren arkuaren argitzaile gisa erabil daiteke. Tonu bizienak bustita erabil daitezke, begietako marra egiteko, pintzel delineatzailearekin.
Edizio mugatua
Edizio mugatukoa da Velvet Mate bilduma; beraz, izakinak amaitu arte aurkituko duzu dendetan.
Beste gomendio batzuk
Delipusen iraupen luzeko ezpainetako arkatz gardena ezagutzen duzu? Nola erabili azalduko dizugu.