Probatu uda honetako makillaje-bilduma berria: Sun in Fusion

Uda honetan, aldatu zure irudia Sun in Fusion-ekin

2021ko uztailaren 08a

Probatu al duzu Sun in Fusion Makillaje-bilduma berria? Udarako bereziki pentsatutako edizio mugatuko bilduma erakargarri bat da. Hiru ezpainetako, makillaje-hautsa eta kolorete bat ditu, edertasunaren eta estetikaren azken joerekin bat datozenak. Uda honetan, berritu zure irudia Sun in Fusion-ekin

Zer produktuk osatzen dute Sun in Fusion bilduma?

Ezpainetakoak

Bolumen-efektuko hiru ezpainetako-barra. Akabera argitsua, mamitsua eta freskoa ematen diete ezpainei.

Barraren marmol-efektuak (tonu-nahastea) kolore bakar eta uniformea sortzen du, distira-efektukoa, erabiltzen den bakoitzean.

  • 01 zk.-koa: arrosa argia + morea = magenta.
  • 02 zk.-koa: arrosa + horia = koral-arrosa.
  • 03 zk.-koa: nude arrosa + Terracota = malba.

Egokiak dira azal-mota guztietarako.

Garrantzitsua: bolumena ematen duen osagaiak freskotasun-sentsazioa eta inurridura txiki bat eragiten ditu ezpainetan, eman eta lehenengo minutuetan.

Makillajea

Bi produktu:

  • Bronzer hautsa: bi tonuko testura trinkoa. Akabera mateko beltzarantze-efektua sortzen du.
  • Blush Multicolor: bi tonu arrosatan amaitzen den koloretea; masailetan akabera satinatuko kolore-ukitu sotila ematen du.

Garrantzitsua: testura trinko guztiak hauts-testuretarako bakarrik erabiltzen den brotxa edo belaki batez eman behar dira. Izan ere, brotxak formula fluidoren baten hondarrak baldin baditu (makillajea, kremak...), gerta liteke hautsak brotxako hondarrak xurgatzea eta pigmentatzeari utziko dion geruza estrafin bat sortzea.

Beste gomendio batzuk

Jarraitu Eguzkia hartzeko gure aholkuei, eta babestu arriskurik hartu gabe.