Udarako makillaje bila zabiltza? Sun Party makillaje-bilduma berria eguzkiaren isla epeletan inspiratuta dago. Edizio mugatua duen bilduma honek bizitasunari gorazarre egiten dio, eta koloreek bikain konbinatzen dute elkarrekin; optimismo-dosi handia ematen dute. Azal hidratatua, azazkal zainduak, begirada argitsua eta kolorez beteriko ezpainak.
Zer produktuk osatzen dute Sun Party bilduma?
- Make Up Fixer: esprai finkatzaile argiztatzailea.
- Azazkalak tratatzeko gel elikagarria eta gel antioxidatzailea.
- Panoramic Betile-maskara eta betileetarako seruma.
- Begi-itzalen eta argiztatzaileen paleta.
- Ezpainetako errotuladorea.
Bildumako produktuen ezaugarriak
Make up fixer: finkatu eta argiztatu egiten du
Presta zaitez argiztatze-efektua duen makillajearen esprai finkatzailea probatzeko. Toniko honek azala hidratatzeaz batera makillajea finkatzen du. Ez dio kolorerik ematen azalari. Perla du, eta arrosa zurien usain ederra.
Erabilera-aholkuak
- Astindu erabili aurretik.
- Ihinztatu produktu apur bat aurpegitik 20 cm-ra jarrita, eta utzi lehortzen.
- Makillatu aurretik erabil daiteke hidratatzaile/primer gisa; makillatu ondoren, finkatzaile gisa, eta egunean zehar azala pizteko.
Makillaje hau egiteko…
Make Up Fixer, 02 argitzailea eta 04, 05, 06, 08 eta 10 itzalak, Sun Party paletakoak. Ezpainetan, Lip Tint Marker 01 eta Seruma, eta betileetan Panoramic Maskara. Guztia Sun Party bildumakoa. Eyeliner beltza eta, kolorete gisa, eguzki-itzalak.
Azazkalen tratamendua
Koloreztatuta ikusi nahi ditugu, baina aurretik haiek zaintzen ikasi behar dugu. Hona hemen jakin beharrekoa.
- Papaia-erauzkina duen gel elikagarria: A bitamina ugari du.
- Gel antioxidatzailea: starfruit extract du, B eta C bitamina ugari eta ezaugarri antioxidatzaileak.
Eman egunero azazkal eta kutikuletan, xurgatu arte masajea eginez.
Betile-maskara eta betileetarako seruma
Betileak dira denboraldi honetako lookaren protagonista nagusiak. Kurbaz beterik datoz!
Erabili produktu hauek eta jarraitu ematen dizkizugun edertasun-aholkuei betile ederrak izateko:
- 1. Hasteko, zaindu egin behar dira. Horretarako, erabili Sun Party Betileetarako Seruma. Olio-testura duen serum honekin betileek leuntasuna eta sendotasuna berreskuratuko dute, egunero elikatzen dituen formulari esker. Argan-olioa du; ezaguna da ezaugarri elikagarriak, antioxidatzaileak eta emolienteak dituelako. Halaber, alga gorrien erauzkina ere badu, aminoazido eta mineral ugarikoa. Betileak babestu eta sendotu egiten ditu. Egunero erabilita, betile eta bekain polit eta osasuntsuak izango dituzu.
Aholkua: maskararen aurretik erabili seruma, eta lehortzen utzi. Edo gauez eman, makillajea kendu ondoren. - 2. Panoramic Sun Party Maskara. Gero makillatu egin behar dira, begirada ireki eta argitzeko. Goiko betileak luzatu, kizkurtu eta haien bolumena areagotu. Adi! Beheko betileak makillatu gabe uzten dira. Eskuilak betileak erraz altxatu eta kizkurtzen laguntzen du, eta definizio panoramikoa eta akabera beltz mate bizia ematen die.
Hauek ditu modeloak: Make Up Fixer, eta Sun Party paletako 05, 08 eta 10 begi-itzalak. Lip Tint 02, Seruma eta Panoramic Maskara betileetan. Guztiak Sun Party bildumakoak.
Begi-itzalen eta argiztatzaileen paleta
Ezagutzen duzu Sun Kissed makillajea? Aurpegi beltzarana, masail gorrixka eta distiratsuak; “aurpegi ona”ren efektua ematen du, eta lur- eta urre-tonuak ematen dizkie aurpegiari eta begiei. Look sotil baina ederra lortuko duzu Sun Party begi-itzalen eta argiztatzaileen paletarekin. Zortzi begi-itzal ditu akabera matekoak, satinatuak eta perla-itxurakoak; 2 argitzaile aurpegiari argi-ukituak emateko, eta ispilu eroso bat nonahi zaudela makillatzeko edo ukituren bat emateko.
Edergintza-gomendioak: nabarmendu aurpegiko eremu batzuk; esate baterako, sudurra, ezpainak, masailalboen goiko aldea edo betazalak –bekainen azpitik, arkua argitzeko–, eta larruazala distiratsu eta mamitsu ikusiko da, eguzkiak musukatu izan balu bezala.
Izugarri edertzen duen look sotila lortzeko…
Make Up Fixer, 01 argitzailea eta 04, 05, 06 eta 09 itzalak, Sun Party paletakoak. Ezpainetan, Lip Tint Marker 03, Seruma eta Panoramic Maskara betileetan. Guztiak Sun Party bildumakoak. Eyeliner beltza eta, kolorete gisa, eguzki-itzalak.
Ezpainetako errotuladorea
Ezpain erakargarri eta argitsuak lortzeko:
- Lip Tint Marker: Ezpainetako errotuladore erosoa. Akabera argitsua uzten duen geruza arin eta ohartezinarekin tindatzen ditu ezpainak. Doitasun handiko puntari eta testura emolienteari esker, ezpainak erraz makillatzen dira.
Makillaje hau egiteko…
Make Up Fixer, eta Sun Party paletako 05, 06 eta 09 begi-itzalak. Ezpainetan, Lip Tint Marker 03, Seruma eta Panoramic Maskara betileetan. Guztiak Sun Party bildumakoak. Eyeliner marroia eta eguzki-itzal ilunak.
Gordetzeko eta makillatzeko aholkuak: gorde horizontalean edo bertikalean, puntan produktu gehiegi ez pilatzeko. Makillajea kentzeko, erabili bifasikoa eta/edo esfoliazio arin bat ezpainetan.
Beste gomendio batzuk
Ba al dakizu zer eguzki-krema den zuretzat egokiena? Ikus itzazu gure Eguzkitarako aholkuak.