Mercadonako Sugarland gorputz-kremek usain gozoz hidratatzen zaituzte. Edizio mugatua

Sugarland gorputz-kremak: edizio mugatua

2018ko ekainaren 18a

Sugarland Mercadonara iritsi da, bi gorputz-kremarekin: Banana Attraction eta Vanilla Addiction. Mercadonaren lurrindegiko edizio mugatu bat da Sugarland.

Sugarlandek gorputza hidratatzen du, ukitu gozoz betetako une zoriontsuetara eramaten zaituzten usain atsegingarriekin.

Sugarland Banana Attraction

Sugarlanden Banana Attraction gorputz-kremak udako postre krematsu nagusi den banana- eta gaileta-irabiatuaren usain erakargarria du.

Sugarland Vanilla Addiction

Sugarlanden Vanilla Addiction hidratatzaileak usain ezin klasikoago baten alde egiten du: banilla- eta sagar-tartaren usaina.

Nola erabili Mercadonako Sugarland gorputz-kremak

Mercadonako Sugarland gorputz-kremak azal-mota guztietarako dira.

Krema ondo emateko, zabaldu masaje zirkular leun batekin. Masajea egin den gorputz-zatian, bizkor xurgatzen da krema.

Sugarland kremen onurak

  • Egunero erabilita: Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun gorputz-krema hauek egunero erabil daitezke. Izan ere, oso azal lehorra baduzu, egunean behin baino gehiagotan eman dezakezu, hobeto hidratatzeko.
  • Usain apartak eta bitaminak zure azalerako: Usain paregabeaz gain —banana- eta gaileta-irabiatua eta sagar- eta banilla-tarta—, karitea eta E bitamina dauzkate.

Beste gomendio batzuk

Mercadonako kremen kalitate-prozesua ezagutzera gonbidatzen zaitugu: 100 kontrol sakon baino gehiago egiten dizkiete dozenaka profesionalek, zure azala ahalik eta ondoen zaintzeko.

Ezagutu Mercadonaren Simply Flowers linea. Zure azala ukitu fresko, leun eta erromantikoz bilduko dute peoniaren, bioletaren, arrosaren, laranjondo-lorearen eta jasminaren lurrinek.