SOS bilduma berriarekin, azazkalak eta ezpainak ezin hobeto zainduta izango dituzu

SOS Bilduma berria

2022ko martxoaren 09a

SOS Nails eta Ezpainak bilduma berriak zure azazkalen eta ezpainen osasuna ondo baino hobeto zaintzeko tratamendu esklusiboa eskaintzen dizu.

Bost produktuz osatua da, manikura perfektua eta irribarre liluragarria lortzeko konbinazio onena.

Zer produktuk osatzen dute SOS bilduma?

Ezpainetako esfoliatzailea

Imagen Texto 1 Colección SOS

Ezpainak hobetzen eta hidratatzen dituen ezpainetako esfoliatzailea. Erraz zabaltzen da, tutu-dosifikatzailea duelako. Emandakoan, leun-leun uzten ditu ezpainak.

Nola erabili

  • Hartu apur bat hatz-mamietan.
  • Zabaldu ezpainetan masaje leun bat emanez.
  • Ur epelarekin garbitu, edo tisu batekin kendu.

Ezin hobea da makillatu aurretik emateko, edo egunaren amaieran, makillaje-arrastoak kentzeko.

Hainbat tamainatako azukre-garauak ditu, eta gerezi- eta marrubi-usain gozoa.

Ezpainak handitzeko baltsamoa

Imagen Texto 2 Colección SOS

  • Ezpain-baltsamo bat da, propietate hidratatzaile, babesle eta leuntzaileak dituena, eta ezpainen bolumena handitzeko gaitasuna duena.
  • Ezpainen bolumena handitzen du, pixkanaka, era jarraituan erabiliz gero.
  • Freskatze-efektu arin bat du, emandakoan konfort eta ongizate handiagoa sentitzeko ezpainetan.
  • Karite-gurinetan eta mango-gurinetan aberatsa da.
  • Kolagenoa eta pisu molekular txiki eta handiko azido hialuronikoa ere baditu. Hala, eragina erabatekoa izango da, ezpainak barrualdetik betez eta, azalaren geruza azalekoenetan, haien bolumena handituz.

Peelinga

Imagen Texto 3 Colección SOS

  • Oso hazita eta latz dauden kutikuletarako aproposa.
  • Esfoliatzaile honek jojoba-partikula beltzak ditu, zeinak eraginkortasun handiz esfoliatzen laguntzen baitute.
  • E bitamina du, zeina antioxidatzailea eta hidratatzailea baita.
  • Haren formula emolienteak kutikulak hidratatzen, babesten eta leuntzen ditu.

Hydra Gela

Imagen Texto 4 Colección SOS

Azazkalei nutrizioa eta leuntasuna ematen die.

Formula:

  • C bitaminatan aberatsa da (mazpil-gerezia, pomeloa, kiwia eta abar ditu), babes antioxidatzailea lortzeko.
  • Azido hialuronikoa du.
  • Ekintza hirukoitza: leuntzailea, indartzailea eta babeslea.
  • Ura du oinarri.

Ekintza:

  • 3 asteren buruan, zure azazkalak elikatuagoak egongo dira, ukitu leunagoa izango dute, eta itxura osasungarriagoa.
  • Ingurune-erasoetatik eta erradikal askeen kalteetatik babestuta egongo dira.

Erabiltzeko modua:

  • Astean bitan eman behar da, azazkal garbi eta biluzik daudela.
  • Masaje batez eman, erabat xurgatu arte

Oinarria

Imagen Texto 5 Colección SOS

Almendra gozoen olio purua eta fruta-estraktuak ditu.

Formula:

  • Sandia-estraktua. Potasioa, antioxidatzaileak eta A, B eta C bitaminak ditu, eta elikatzen, indartzen eta babesten laguntzen du.

Ekintza:

  • Hexanal patentatu bat da, eta propietate indartzaile eta egokitzaileak ditu.
  • Testura berritzailea du, oso erosoa da eta erraz ematekoa. Azazkalen distira areagotzen du.

Erabiltzeko modua:

  • Eman geruza bat, esmaltearen aurretik.
  • Astean bitan eman, gehienez.
  • Azazkalak ondo garbitu, berriz eman aurretik.

Beste gomendio batzuk

Azala zaintzeko beharra baduzu, probatu Regen Skin aurpegi-lerroa, azala hidratatzeko, birsortzeko eta tinkotasuna eta argitasuna emateko.