Zelulitisaren aurkako Slim Action barra berriak zelulitisaren aurkako hiru ekintza ditu, eta, gainera, tamaina oso erosoa du. Edizio mugatua

Slim Action zelulitisaren kontrako barra berria: edizio mugatua

2018ko ekainaren 11a

Slim Action zelulitisaren kontrako barra berria, edizio mugatukoa, zelulitisaren kontrako tratamendu berritzaile bat da, eta zure aliaturik onena bihurtuko da, oso erabilerraza baita. Azal-mota guztietan erabil daiteke.

Nola jarduten du zelulitisaren aurkako Slim Action barrak?

Slim Action Complex aktibo-konplexuak zelulei eragiten die eta ekintza jarraitua eta sakona sortzen du. Efektu hau eragiten du azalean:

  • Gelditu: koipea metatzea eragozten du.
  • Murriztu: metatutako koipea erretzen du.
  • Tinkotu: “laranja-azala” deiturikoa leuntzen du.

Zer du haren formulak?

Slim Action zelulitisaren aurkako barrak bi osagai nagusi ditu:

  • Alde batetik, Slim Action Complex aktibo-konplexu indartsu bat da, koipe-nodulurik sakonenetan ekintza jarraitua eragiten duena.
  • Bestetik, kreatina du, koipea energia bihurtzen duen substantzia kimiko bat; horri esker, bolumena murriztu eta azala tinkotzen da.

Erabiltzeko modua

Barra hau erraz erabiltzen da:

  • Eman egunean bi aldiz tratatu nahi dituzun gorputz-eremuetan masaje zirkularrak emanez produktuarekin, behetik gora.
  • Ez da beharrezkoa masajea eskuz ematea, masajea eman gabe ere xurgatzen baita.
  • Ez estutu gehiegi barra azalaren kontra.

Barraren abantailak

Zelulitisaren aurkako produktu honen berrikuntza nagusia, bere aktibo-konbinazioaz gain, barraren erabilerraztasuna da. Lagungarria da honetarako:

  • Formularen eraginkortasuna indartzeko: masajea errazten du eta ekintza drainatzailea sortzen.
  • Produktua errazago emateko: masajea egiteko ematen erraza da, erraz irristatzen baita azalean eta masajea eskuz eman beharrik gabe xurgatzen baita.

Gainera, oso ontzi erabilerraza eta erosoa da. Zeurekin eraman dezakezu beti, eta edonon erabili: etxean, gimnasioan... Nahi duzun lekuan!

Ez geratu probatu gabe, edizio mugatukoa da!

Beste gomendio batzuk

Probatu Body milk Hidra & Go esprai berria, gorputza hidratatzeko kontzeptu berri bat, aproposa egunero erabiltzeko.

Eta nahi duzuna eskuak zaintzea eta hidratatzea bada, eskuetako lau Deliplus krema dituzu aukeran: adinaren eta orbanen aurkakoa, nutritibo birsortzailea, ultrahidratatzailea eta aloe verazko hidratatzailea.