COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Egun gutxi falta dira San Valentin egunerako. Oraindik zer oparitu erabaki ez baduzu, ideia batzuk emango dizkizugu.

San Valentin zoriontsua Zerk egiten gaitu zoriontsuago? Opariak egiteak ala jasotzeak?

2019ko otsailaren 06a

Hurbil dugu San Valentin eguna, eta zuretzat hain berezia den pertsona horri zenbat maite duzun adierazteko garaia da, opari bat emanez. Edo zure bikotekideak zuri opari bat egiteko garaia da, maitasunez urtuko zaituena.

Izan ere, azken finean, San Valentin egunean opariak bi noranzkoetan egiten dira: opariak egiten eta jasotzen ditugu. Biak ala biak, zein baino zein zirraragarriagoak. Eta guk zera galdetzen diogu geure buruari: Zerk egiten gaitu zoriontsuago? Opariak egiteak ala jasotzeak?

Horregatik, hemen dituzu Maiteminduen Egunean opariak egiteko ideia on batzuk. Oraindik erabaki ez baduzu, adi gure proposamenei: lurrindegiko opariak, bonboiak eta bihotz-formako tartak.

Lurrindegiko opariak San Valentin egunerako

Fragancias de la perfumería de Mercadona para San Valentín

Modaz pasatzen ez diren opari klasikoak: lurrinak gizonentzat eta emakumeentzat.

Zorion-txartela + lurrina (emakumeentzat)

Zorion-txartel bat da, eta mezu pertsonalizatu bat idatz daiteke maite duzun pertsonarentzat. Txartel horretan, ezpain-formako 30 ml-ko ontzi batean, lore-lurrina dago.

Erabat erabilgarria da, edozein lekutara eraman daiteke, poltsa baten barruan, motxila baten barruan, etab. Zure bikotekidea harrituta utziko duen opari polit bat. Edizio mugatua.

Afan lurrina (gizonentzat)

Lurrin hau oso aproposa da bizi-estilo markatua daraman, bere buruaz seguru dagoen eta nortasun sendoa duen gizon dotore eta zintzo horrentzat. Zitriko- eta zur-ukituek izaera ausarta, freskoa eta informala ematen diote lurrinari.

Gainera, 100 ml-ko ontzi praktikoetan dago salgai. Zure mutila ausarta eta trebea bada, izugarri gustatuko zaio opari hau.

Bonboiak

Bobones Mercadona para San valentín

Maiteminduen egunean ez dute huts egiten; batez ere, Mercadonan ditugun hur-gutiziek eta trufa kurruskariz betetako bihotz-formako bonboiek.

Trufa kurruskariz betetako bonboiak

Belgikar txokolatez egindako bonboi hauek trufa kurruskari bikainez beteta daude. Kakao- eta hur-zapore gozoa.

Hori nahikoa ez eta 6 aleko kutxatila dotore batean datoz. San Valentin eguneko unerik gozoena. Edizio mugatua

Hur-gutiziak

Oparitu zure bikotekideari plazer zoragarri hau: Txokolatez eta hur-zatitxoz estalitako barkillo kurruskari gozo-gozoa, barruan kremaz eta hurrez egindako betegarri gozoa duena.

Bilgarria kutxatila dotore bat da, egun horretan opari egiteko apropos-aproposa; erretilua ere oso praktikoa da.

Bihotz-formako tartak

Tartas de Mercadona para el día de San Valentín

Gustatzen zaizu bihotz-formako tartak partekatzea? Bada, orduan, hau izan daiteke oparirik onena. Gainera, bi zaporetan duzu, konpainiarik onenean maitasun gozoenaz goza dezazun.

Bihotz-formako Sacher tarta

320 g-ko txokolatezko pastel bat da, 3D-ko bihotz-forman, lau errazio egiteko aproposa. Ezaugarriak:

  • Barruan, Sacher motako bizkotxoaren oinarriak mugurdi-marmeladazko betegarria du, eta trufa-moussezko geruza bat gainean. Nahasketa fresko eta mamitsua.
  • Gainean, txokolate beltzez estalita dago.
  • Apaingarri gisa jarritako txokolatezko perla gorriek ukitu kurruskaria ematen diote pastelari.
  • Edizio mugatua.

Gorringozko bihotz-tarta

Gorringozko eta esne-gainezko pastel bat, 315 g-koa, 3D-ko bihotz-forman, lau errazio egiteko aproposa. Ezaugarriak:

  • Barruan bizkotxo zuria du, karameluzko betegarri batez estalia, eta gainean esne-gainezko moussea. Konbinazio irabazle hau freskoa eta mamitsua da.
  • Gainean, gorringo distiratsuzko geruza batez estalita dago.
  • Apaingarri gisa, hainbat tamainatako azukre zurizko bihotz batzuek estaltzen dute tarta.
  • Edizio mugatua.

Beste gomendio batzuk

Mercadonan bonboi-mota ugari dituzu, besteak beste, Senzza sorta, Cadburyz betetako bonboiak, Mondose bonboi belgikarrak, etab. Gabonetan ohikoak dira guztiak, baina San Valentin egunean ere oso egokiak zure bikotekidearen bizitza gozatzeko.