Kosmetikako bi bilduma berri aurkezten dizkizugu udazken honetarako.

Romantic Rose eta Velvet Secret, udazken honetarako zure bildumak

2022ko irailaren 09a

Egin ongietorria urtarorik erromantikoenari gure bi kosmetika-bilduma berriekin! Ezagutu nahi?

Egizu bat denboraldi honetako kosmetika-joera berriekin: aurpegirako efektu naturaleko makillaje-hautsa, eta tonu mateko ezpainetakoak eta azazkal-lakak, nude gamakoak, ezin hobeak urte-sasoi honetarako.

Berritu zure itxura udazkenaren kolore beroekin!

Romantic Rose

Romantic Rose de Mercadona

Romantic Rose Bilduma maitagarrien ipuin erromantikoetan oinarritzen da. Bildumako produktu hauekin makillaje naturala lortuko duzu aurpegian, aurpegi garbituaren itxura emanez.

Bilduma honetako produktu guztiak batera erabil daitezke.

Bakoitza kartoizko zorro batean dator, eta produktu guztiak elkarrekin truka daitezke hauts-kaxa kargagarrian.

Hauts-kaxa kargagarriari esker, ingurumena zaintzen laguntzen dugu, plastiko-kantitatea murriztuz gure 6.25 Estrategiari jarraikiz.

Zer produktuk osatzen dute bilduma hau?

Hauts-kaxa kargagarria

  • Barruan daraman produktua —hauts trinkoa, koloretea edo argitzailea— trukatzeko aukera ematen du.
  • Azkar egiten da aldaketa, babes-plataforma altxatu hutsarekin.

Hauts trinkoa

  • Aurpegiko hauts trinkoa, testura arinekoa.
  • Aurpegian eman, beltzarantzeko edo erliebea emateko.

Blush

  • Kolore anitzeko koloretea.
  • Aurpegian eman, masail-gorritasun gisa.

Argitzailea

  • Aurpegiko hauts argitzailea.
  • Testura arina.
  • Nabarmendu nahi dituzun aurpegiko eremuetan aplikatu: bekain-arkua, sudurra eta masailalboak.

Make Up Fixer

  • Makillajeko esprai finkatzailea
  • Hidratoa eta finkoa
  • Makillajearen aurretik edo ondoren erabil daiteke

Velvet Secret bilduma

Colección Velvet Secret de Mercadona

Ezpainen eta azazkal-laken udazkeneko bilduma honek akabera mate leunak eta nude koloreak ditu bereizgarri, oso naturalak, moda-modakoak.

Zer produktuk osatzen dute bilduma hau?

Ezpainetako fluidoak

  • Iraupen luzeko ezpainetako fluido matea.
  • Erabilerrazak dira, ezpainetan eman besterik ez da egin behar.

Azazkaletako lakak

  • Udazken-koloreetako laka satinatuak.
  • Aplikazio arrunta. Astindu erabili aurretik.
  • Azazkal garbi eta lehor-lehorren gainean eman.
  • Saihestu esmaltea ondo ez itsastea eragin dezaketen krema- edo olio-hondarrak.

Beste gomendio batzuk

Ikasi nola egin Pedikura perfektua oinarrizko 5 pausotan.

Ezagutzen duzu Curly metodoa? Ile kizkurra baduzu, ikas ezazu Curl Perfect lerroarekin tratatzen, hidratatuta edukitzeko eta ez harrotzen laguntzeko.

Esan agur gorputzeko ileari modurik erosoenean eta minik gabe, gure depilazio-produktuen lerroarekin.