Nahi al duzu primerako manikura lortu? Eman zortzi pauso xume hauek, eta, Mercadonako lurrindegiko produktuak erabiliz, inoiz baino hobeto izango dituzu azazkalak.

Primerako manikura, 8 urratsetan

2018ko abuztuaren 16a

Nahi al duzu primerako manikura lortu? Orain, oso erraz egin dezakezu zuk zeuk, Mercadonako lurrindegian aurkituko dituzun produktuak eskuratu eta zortzi pauso hauek emanez. Zoragarri izango dituzu azazkalak.

Limatu eta leundu zure azazkalak, hidratatu eta tratatu kutikulak, esmaltatu zure tonu gogokoenaz, zigilatu eta eman distira. Jarraitu gure urratsei, eta erakutsi zure azazkal eder horiek. Oso erraza da, eta ikusgarri geratuko zaizkizu!

Jarraitu bideo honetako zortzi urratsei, eta lortu primerako manikura:

Hona zer behar duzun manikura osoa egiteko:

  • Beira-zuntzezko lima
  • Azazkal-leungailua
  • Kutikulak kentzeko gela
  • Manikurako pilula eferbeszenteak
  • Laranjondo-ziriak
  • 9 1ean oinarri bitaminaduna eta lisatzailea
  • Distira handiko laka (39 zk. marrubi gozoa)
  • Distira-gela, azkar lehortzekoa
  • Olio bitaminaduna

Eman zortzi pauso xume hauek, eta lortu primerako manikura:

1- Limatu azazkalak, beti noranzko berean, hautsi edo ezpaldu ez daitezen.

manicura uñas 1 Paso a paso

2- Leundu, lisatuta gera daitezen.

manicura uñas 2 Paso a paso

3- Kutikulak biguntzeko, eman kutikulak kentzeko produktua.

manicura uñas 3 Paso a paso

4- Hidratatu eta zuritu azazkalak, hamar minutuz, pilula eferbeszenteekin. Ondoren, garbitu eskuak urarekin eta xaboiarekin, eta kendu kutikulak laranjondo-ziri batekin.

manicura uñas 4 Paso a paso

manicura uñas 5 Paso a paso

5- Babestu eta sendotu azazkalak 9 1ean oinarri bitaminaduna eta lisatzailea emanda.

manicura uñas 6 Paso a paso

6- Esmaltatu, azazkaletako lakaren bi geruza emanez, kolorea areagotzeko eta azazkalak zigilatzeko.

manicura uñas 7 Paso a paso

7- Eman distira-gela, azkar lehortzekoa, azazkala lehortzeko eta babesteko eta esmaltearen iraupena luzatzeko.

manicura uñas 8 Paso a paso

8- Elikatu azazkalak eta kutikulak bitamina-olioarekin.

manicura uñas 9 Paso a paso

Zortzi pauso xume horiek ematen badituzu, primerako manikura lortuko duzu.

Beste gomendio batzuk

Aprobetxa ezazu eskuetako Deliplus kremen zaintza gehigarria. Lau dituzu aukeran: adinaren eta orbanen aurkakoa, nutritibo birsortzailea, ultrahidratatzailea eta aloe verazko hidratatzailea.

Eta primerako manikurarekin batera look beltzarana nahi baduzu, jarraitu urrats hauei, eta aise lortuko duzu nahi duzun estilo hori.