Prevent Age Skin Deliplus lerroak zimurrak prebenitzen ditu, eta aurre egiten die adinaren zantzuei.

Prevent Age Skin Deliplus aurpegi-lerroa

2023ko abuztuaren 30a

Zimurrak prebenitzen eta ingurune-estresari eta zahartzeak aurpegiko azalean eragiten dituen zantzuei aurre egiten laguntzen duen zainketa-lerroa (adinaren aurkakoa). Produktu hauek osatzen dute Prevent Age Skin Deliplus lerroa: aurpegi-serum indartzaile proteoglikanoduna, testura arineko aurpegiko krema, zimur eta poltsen aurkako begi-inguruko krema eta aurpegiko kremarako refilla.

Aurpegi-serum indartzaile proteoglikanoduna

Sérum facial Potenciador con Proteoglicanos Prevent Age Skin Deliplus

Zer da?

  • Adinaren aurkako indartzaile intentsiboa, tratamendu kosmetiko profesional baten eta serum baten eraginak bateratzen dituena.

Norentzat da?

  • Formula arina du: azal normal eta mistorako.

Onurak

  • Elastikotasuna eta hidratazioa ematen ditu.
  • Azalaren testura hobetzen du, eta zimurrak arintzen ditu.
  • Aurre egiten die aurpegia zahartzen duten eragileei. Itxura gazteagoa ematen du.

Zer du?

  • Proteoglikanoak. Zelulak berriztatzea eta azido hialuronikoaren ekoizpena estimulatzen dituen aktibo indartsu adinaren aurkakoa.
  • Kolagenoa. Azalaren hidratazioa eta elastikotasuna areagotzen ditu.
  • Konplexu botanikoa. Azalaren berezko hidratazio-faktorea areagotzen du.

Nola erabiltzen da?

  • Hartu hiru edo lau tanta, eta eman kremaren aurretik, aurpegia garbi eta lehor duzula. Eman egunez eta/edo gauez. Ez eman begi-inguruan. Begiak produktuarekin ukituz gero, garbitu ur ugarirekin.

Testura arineko aurpegiko krema

Crema facial Textura Ligera Prevent Age Skin Deliplus

Zer da?

  • Testura arineko krema, bizkor xurgatzen dena. Osagai hidratatzaileekin eta azalaren hesi-funtzioa babesten duten osagaiekin formulatua.

Norentzat da?

  • ·Formula arina du: larruazal normal, misto eta koipetsuetarako egokia.

Onurak

  • Ingurune-estresak eta adinak eragindako azal-zahartzea atzeratzen du.
  • Azalaren elastikotasuna eta malgutasuna hobetzen ditu, eta baretasun-sentsazioa uzten du.

Zer du?

  • ·Alpeetako arrosaren zelula amen estraktua. Azalaren hesi-funtzioa indartzen du, UV izpietatik, hotzetik eta beste faktore batzuetatik babesteko lana hobeto egin dezan.
  • ·Betaina. Hezetzea biziki hobetzen du, eta azala modu eraginkor eta iraunkorrean babesten du.
  • ·D-pantenola. Nabarmen hobetzen du azal lehorren hidratazioa.
  • ·Artobeltz-estraktua. Azalaren tonua argitzen du, eta argitasuna ematen dio.
  • ·Aloe vera. Hidratatu egiten du, eta azala birsortzeko prozesuetan laguntzen du.

Nola erabiltzen da?

  • Eman egunez eta gauez aurpegian, lepoan eta bularraldean masaje leun batez, erabat xurgatu arte. Ez ukitu begiak produktuarekin.

Testura arineko aurpegiko kremarako refilla

Recambio para la Crema facial Textura Ligera Prevent Age Skin Deliplus

  • Refilla bakarrik eros dezakezu. Krema amaitzen denean, ontziaren barruko plastikozko pieza ordezkatzeko aukera ematen dizu. Refilla tapa eta guzti dator, kristalezko ontzian jarri gabe erabili nahi bada ere. Behin eta berriro betetzeko formatu honekin, Mercadonak praktikotasunaren alde egiten du, eta, gainera, jasangarritasuna eta kontsumo kontzientea ere bultzatzen ditu.

Zimur eta poltsen aurkako begi-inguruko krema

Contorno de ojos Arrugas y Bolsas Prevent Age Skin Deliplus

Zer da?

  • Zimurren aurkako ekintza duen zainketa espezifikoko krema. Aurpegiko eremu delikatu honetako euste-egitura indartzen du, eta begirada gaztetzen du.

Norentzat da?

  • Azal-mota guztietarako da egokia.

Onurak

  • Zimurrak prebenitu eta keinu-markak minimizatzen ditu.
  • Begi-inguruko azalaren elastikotasuna berreskuratzen du.
  • Eragin tenkagarri eta argiztatzailea.

Zer du?

  • Proteoglikanoak. Barneko azido hialuronikoaren sintesia bultzatzen du, eta zimurrak agertzea prebenitzen du.
  • Bakutxiola. Zahartzearen zantzuak desagerrarazten ditu, eta azalaren testura eta itxura hobetzen ditu.
  • Kolageno hidrolizatua. Ura galtzea eragozten duen geruza bat eratzen du.
  • Hexapeptidoa. Keinu-zimurren aurkako ekintza duen aktiboa eta botoxaren alternatiba kosmetikoa.

Nola erabiltzen da?

  • Eman begi-inguruan, aplikagailuaren laguntzarekin. Erabili goizez eta gauez. Egin ukitu txikiak hatz-mamiekin, begi-txokotik begiaren kanpoaldera, erabat xurgatu arte.

Zer produkturekin konbina dezaket Prevent Age Skin lerroa?

Aurpegiko edertasun-errutina oso baterako, garrantzitsua da azala ongi garbitzea goizean eta gauean. Horretarako, Facial Clean Deliplus aurpegiko gela edo Clean Deliplus aurpegiko tonikoa erabil ditzakezu egunero. Garbiketa sakonagoa lortzeko, erabili Buztin Zurizko Deliplus maskara astean birritan.

Beste gomendio batzuk

Aurpegirako beste tratamendu batzuk behar badituzu, Sisbela Reafirm lerroa duzu, sendotasuna eta hidratazioa lortzeko eta zahartzearen zantzuetatik babesteko.

Edo adinaren aurkako Regen Skin aurpegiko lerroa, elastikotasuna galdu duten azaletarako aproposa.

Zalantzaren bat baldin baduzu, kontsultatu gure edertasun-gida: neurrira egindako tratamendua eskaintzen dizugu, zure beharren arabera.