Adinaren aurkako Prevent Age Skin tratamendua.

Prevent Age Skin, zure aurpegiari hidratazioa eta elastikotasuna emateko

2020ko uztailaren 13a

Zure aurpegiaren adin-aztarnei aurka egiteko produktu baten bila zabiltza? Prevent Age Skin Proteoglikano Anpoilak aurpegirako programa intentsibo bat da, tratamendu kosmetiko profesional baten eta serum baten eraginak konbinatzen dituena, zure azalari elastikotasuna eta hidratazioa emateko.

Aurpegiari zahar-itxura ematen dioten aztarnen aurka egiten du, azala gaztetu egiten du eta “itxura ona” berreskuratzen laguntzen du.

Ezagutu Prevent Age Skin formula

Bere formulari esker da hain eraginkorra produktu hau. Honako hauek ditu:

  • Proteoglikanoak: adinaren aurkako printzipio aktiboa. Azido hialuronikoa ekoiztea sustatzen dute, eta, hala, azalaren testura hobetu eta zimurrak gutxitzen dira.
  • Kolagenoa: azala hidratatzen du, eta elastikotasuna ematen dio.
  • Landareetatik eratorritako konplexu bat: larruazala hidratatzeko faktore naturala indartzen du.

Aurkezteko modua

2 ml-ko 10 anpoilatan saltzen da.

Erabiltzeko modua

  1. Astindu anpoila erabili aurretik.
  2. Eutsi anpoilari esku batekin, jarri gainean anpoilak haustekoa, eta egin indar pixka bat alde batera, klik bat entzun arte. Kendu anpoilak haustekoa, eta jarri dosifikatzailea anpoilaren gainean, marraren pareraino.
  3. Atera eskura behar den produktu-kantitatea.
  4. Eman egunez eta gauez aurpegia garbitu eta lehortu ondoren baina masajeatzeko kremaren aurretik, erabat xurgatu arte.

Anpoilan geratzen dena 48 ordu igaro baino lehen erabiltzea komeni da.

Segidan erabil daiteke, atsedenaldirik egin beharrik gabe.

Beste gomendio batzuk

Ez huts egin eguzkia hartzeko gure aholkuei, eta hautatu zure azalari ondoen egokitzen zaion eguzki-babesa.