Azala eguraldi onerako prestatu nahi duzu? Laster armairua aldatu beharko duzu, denbora gehiago igaroko duzu aire zabalean, eguzkia hartuko duzu... eta gorputzeko azala sasoi-sasoian izan nahiko duzu.
Detox Kit lipolitikoa zelulitisaren aurkako gorputz-tratamendu bat da, azaleko zelulak berritzen eta azala tinkoago izaten lagunduko dizuna.
Zer produktu ditu Detox Kit lipolitikoak?
Kit honek bi produktu ditu:
Eskuila esfoliatzaile aktibatzailea
Zuntz naturalak dituen eskuila honekin, azalean masajea eman eta esfoliatu egingo duzu, modu naturalean; zelula hilak kendu ondoren, produktu kosmetikoek eragin handiagoa izango dute.
Fluido birmoldatzailea
Lipomurriztailea da; izan ere, osagaien artean karnitina eta kreatina ditu, eta bolumena murrizten duten eta laranja-azalaren itxura hobetzen duten landare-estraktuak. Horren guztiaren eraginez, azala tinkoago eta indartsuago geratzen da.
250ml-ko ontzia.
Prestatu azala produktu hauekin, bi urrats errazetan
1. urratsa. Eskuila esfoliatzaile aktibatzailearekin: azala garbi eta lehor dagoela, gorputza eskuilatu, goranzko mugimendu leunekin. Sabelaldean, hobe da mugimendu zirkularrak egitea.
2. urratsa. Fluido birmoldatzailearekin: azala eskuilatu ondoren, fluido apur bat eman eskuetan, eta azalean zabaldu, guztiz xurgatu arte.
Beste gomendio batzuk
Udaberri honetan, gozatu Elixir Spring Bloom bildumarekin; azala zaintzeko bost produktu, guztiak ere usain zirraragarri eta argitsu berekoak.