COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Chica Boom bildurekin, hiru look desberdin lortuko dituzu, azkarra, naturala eta festakoa, eguneko une guztietarako.

Prest zaude Chica Boom bildumarekin ausartzeko?

2019ko apirilaren 22a

Chica Boom bildumarekin, presta zaitez denak zuri begira izateko. Berritu zure irudia makillaje-bilduma oso eta moldakorrenarekin: Chica Boom-ek hiru look desberdin proposatzen dizkizu, eguneko une guztietarako.

  • Look azkarra: 2 1ean.
  • Look naturala: eguneko makillajea.
  • Festarako looka: gaueko makillaje sofistikatua.

Chica Boom bildumarekin, inoiz baino ederrago egongo zara udaberrian!

Zer dauka Chica Boom bildumak?

Chica Boom bildumak produktu hauek ditu:

  • Koloretea (masail eta ezpainetarako)
  • Begi-arkatz beltza, glitterrarekin
  • Itzal-paleta
  • 4 ezpainetako arkatz, kolore betea
    • 01 zk. korala
    • 02 zk. malba
    • 03 zk. gerezi-kolorea
    • 04 zk. arrosa bizia
  • 3 azazkal-laka, gel-efektukoak
    • 662 zk. Top Coat, gel-efektua
    • 869 zk. izokina, gel-efektua
    • 870 zk. perla-fuksia, gel-efektua

Todos los productos de la nueva colección de Deliplus Chica Boom

Zein ezaugarri dituzte?

  • Koloretea. Testura krematsua du, eta kolorea ematen die eta argitu egiten ditu masail eta ezpainak.
  • Begi-arkatz beltza, glitterrarekin. Iraupen luzeko gel-testura.
  • Itzal-paleta. Paleta honetan, zortzi itzal daude, hautsean eta akabera leunarekin, eta argitzaile bat erdian.
  • Ezpainetako arkatzak, kolore betea. Testura oso krematsua dute, eta kolorea eta distira ematen dizkiete ezpainei.
  • Azazkaletako lakak. Gel-efektuko izatea dute ezaugarri.

Nola ematen dira?

  • Koloretea. Hatz-mamiekin hartu eta zabaldu masail eta ezpainetan, nahi adinako intentsitatea emanez.
  • Begi-arkatza. Arkatzarekin zuzenean egin marra. Lortu nahi dugun emaitzaren arabera, gehiago edo gutxiago markatuko dugu.
  • Itzal-paleta. Konbinatu koloreak, nahi duzun tonua lortzeko. Nahi duzun emaitza lortzeko, pintzela ere erabil dezakezu.
  • Ezpainetako arkatzak, kolore betea. Zuzenean ezpainetan eman.
  • Azazkaletako lakak. Komeni da oinarri bat ematea, azazkalak babesteko. Ondoren, eman bi geruza esmalte (869 zk. izokina, gel-efektua edo 870 zk. perla-fuksia, gel-efektua). Lehenengo geruza lehortzen utzi bigarrena eman aurretik. Amaitzeko, eman gel-efektuko 662 zk. Top Coat lakaren geruza bat.

Chica Boom bildumako hiru lookak

Chica Boom bildumarekin, hiru look desberdin lortuko dituzu, eguneko une desberdinetarako. Etekinik handiena nola atera erakutsiko dizugu.

2 1ean look azkarra

Makillatzeko modurik errazena. Makillatu koloretearekin masailak eta ezpainak, eta azpimarratu zure berezko edertasuna. Azazkaletarako konbinazio perfektua da izokin-koloreko laka. Probatu!

look 1 Imagen Chica Boom

Look naturala: eguneko makillajea

Eguneko makillajea eta look naturala nahi badituzu, hauek erabili behar dituzu:

  • Begietarako: 01, 02 eta 04 zenbakietako itzalak, arkatz beltzarekin.
  • Aurpegirako: koloretea.
  • Ezpainetarako: ezpainetako arkatza, kolore betea, 01 zk. korala, edo 04 zk. arrosa bizia. Bi aukerak ezin egokiagoak dira look horretako gainerako makillajearekin konbinatzeko.
  • Azazkaletarako: 869 zk. izokina laka, gel-efektukoa.

Look 2 Imagen Chica Boom

Look 2.2 Imagen Chica Boom

Festarako looka: gauerako makillaje sofistikatua

Gauean ezin ederragoa egoteko, erabili hauek:

  • Begietarako: 06, 07 eta 08 zenbakietako itzalak, arkatz beltzarekin eta 05 zk. argitzailearekin.
  • Aurpegirako: koloretea.
  • Ezpainetarako: begi-arkatza, kolore betea, 02 zk. malba, edo 03 zk. gerezi-kolorea. Bi aukerak ezin egokiagoak dira look horretako gainerako makillajearekin konbinatzeko.
  • Azazkaletarako: 870 zk. laka, perla-fuksia, gel-efektua.

Look 3 Imagen Chica Boom.

Look 3.2 Imagen Chica Boom

Edizio mugatua

Edizio mugatukoa da Chica Boom bilduma; beraz, izakinak amaitu arte aurkituko duzu dendetan.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen dituzu Deliplus zuzentzaileak? Mercadonan zer-nolako zuzentzaileak aurki ditzakezun azalduko dizugu, eta nola erabili behar dituzun.

Ezpain finak badituzu edo bolumen handiagoa eman nahi badiezu, hona hemen makillaje-trikimailu bat 5 urratsetan ezpain mamitsuak edukitzen lagunduko dizuna.