Betileen Egun Nazionalean, puri-purian dauden betile-akaberak gomendatzen dizkizugu.

Ospatu Mercadonarekin Betileen Egun Nazionala

2021ko otsailaren 19a

Betileen Egun Nazionala da gaur, eta, zureak makillatzen badituzu, begirada indartuko duzu. Antzinaroan ere makillajea —gaurkoaren aintzindaria— erabiltzen zuten jada betileak iluntzeko eta, hala, begirada sakonagoa izateko.

Egun berezi hau ospatzeko, betile-akabera ikusgarri batzuk dakarzkigu, oso desberdinak, baina denak ere ezin egokiagoak zure begien makillajea aparta izan dadin. Betileen Egun Nazional zoriontsua opa dizugu!

Eskuratu akaberarik erakargarrienak zure betileetarako

Proba itzazu puri-purian dauden betile-akaberak eta haiek lortzeko produktu egokiak. Aukeratu gogokoen duzuna!

Bolumen handia

Texto 1 Imagen Dia Pestañas

Ez etsi, betilerik txikienak ere bolumen handiko bihur ditzakezu.

Horretarako, Maxi Volumen Maskara erabiltzea gomendatzen dizugu, bereziki pentsatua baitago zure betileen bolumena nabarmen handitzeko. Erraz ematen da, eta luze irauten du.

Luzera eta naturaltasuna

Texto 2 Imagen Dia Pestañas

Betile luzeko akabera lortzea eta itxura naturala izatea bateraezinak direlakoan? Bai zera!

Betile luze-luzeak lortzeko, Long Xtrem Maskara duzu egokiena. Izenak nabarmentzen duen luzeraz gainera, definizio handiagoa ematen die betileei. Geruza bakarra nahikoa da nahi duzun naturaltasun hori lortzeko.

Bolumena eta kurba

Texto 3 Imagen Dia Pestañas

Betile ikusgarriak lortzea, bolumen eta kurba egokiarekin, zuk uste baino errazagoa da.

  • Efektu hori lortzeko, Volume & Curve XL Maskara erabiltzea gomendatzen dizugu; haren diseinu bereziko XL eskuilari esker, bolumen handiagoa eta betileen kurba nabarmenagoa lortuko dituzu.

Bolumen naturala

Texto 4 Imagen Dia Pestañas

Nahiago duzu bolumen naturala eta abaniko efektua (4 dimentsioko bolumena) ematen dituen akabera zure begiradarako?

Bada, horretarako, Volumen 4D betile-maskara behar duzu, egoki-egokia baita bolumena emateko, eta betileak orrazteko, definitzeko eta luzatzeko. Erreparatu haren eskuila zuzenari: luzera desberdineko zurdak ditu. Maskara ezin egokiagoa duzu egunero erabiltzeko.

Badakizu nola erabiltzen den betile-maskara?

Oso erraza da betile-maskara ematea. Sustraitik puntetara eman behar da, eskuila sigi-saga mugituz betileak banantzeko eta, hala, bolumen handiagoa lortzeko.

Garrantzitsua da betileak garbi eta lehor izatea, maskara eman aurretik.

Gomendioa: erabili eskuilaren punta betileak ondo definitu eta bereizteko.

Beste gomendio batzuk

Ikasi zure makillaje-brotxak eta -pintzelak behar bezala garbitzen.