COOKIEEN OHARRA

Webgune honek cookieak baliatzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, nabigazioa segurua izateko, webgunera egindako bisiten analisi estatistikoa egiteko eta zure portaera ezagutzeko. Informazio gehiago behar izanez gero, ikusi gure COOKIEEN POLITIKA. Cookieak erabiltzea onartzeko, sakatu "ADOS" edo Konfiguratu/Ukatu horien erabilera "KONFIGURATU / UKATU" atalean.

Badakizu Amaren Egunean zer oparitu? Hona hemen gure iradokizunak; izugarri gustatuko zaizkio.

Opari bereziak amarik onenarentzat

2019ko apirilaren 29a

Hemen da Amaren Eguna. Erabaki duzu zer oparituko diozun? Maiatzaren 5ean, igandea, eman ezustekoa amari eta egin oparirik berezienak. “Ama bezalakorik ez dagoelako”… Mercadonan opari ugari dituzu aukeran harentzat.

Gozozalea bada, bonboiak, hur-gutiziak, Amaren Eguneko tarta eta beste zenbait aukera duzu. Eta beste opari-mota bat nahiago baduzu, lurrindegian hainbat sorta dituzu, amaren gustu eta estiloarekin asma dezazun.

Aukeratu zure amarentzako oparirik onena, erakuts iezaiozu zenbat maite duzun, eta ospatu egun eder hau elkarrekin. Izugarri gustatuko zaio!

Tartak eta bonboiak amarik gozoenarentzat

Texto 1 Imagen Día de la madre Lotes

Askotariko bonboiak

Zure amari bonboiak gustatzen baldin bazaizkio, hemen duzu egun horretarako opari aproposa: Boutique del Praliné askotariko bonboien kaxa bat.

400 g-ko estutxe dotore batean datoz, eta txokolatezko askotariko bonboi finak ditu (zuria, beltza eta esneduna), pralinez, esnez eta trufaz beteak.

Hur-gutiziak

Oparitu amari opari bikain bat: gure Hur-gutiziak. Barkillo kurruskaria inguratzen duen txokolate goxoa, eta kremaz eta urrez egindako betegarri harrigarri bat barruan duena.

18 aleko estutxea, itxura zaindukoa, erretilu praktiko batekin. Detaile gozo-gozoa, beti ondoan eduki duzun pertsona horri opari emateko.

Amaren Eguneko tarta

Texto 2 Imagen Día de la madre Lotes

Utzi harrituta zure ama, tartarik berezienarekin, eta baliatu aukera hau zenbat maite duzun esateko. Amaren eguneko gure tarta egiteko esne-gainezko eta trufazko artisau-errezeta bat erabili dugu. 10 errazio ditu.

Kanpoan esne-gainezko geruza bat du, eta barruan pastel-trufazkoa, txokolate hutsez egina. Geruza artean hiru bizkotxo jarri dira, tarta mamitsuagoa eta sendoagoa izan dadin. Txokolate arrosazko estaldura du alboetan.

Gainera, merengez, arrosa-petaloz eta almendra-krokante txokolateztatuz apainduta dago. Hori guztia biribiltzeko, txokolatezko xaflatxo bat du, gainean hau idatzia duena: “Te quiero Mamá”.

Ontzi garden apain batean dator, lore-apaindurak dituen kartoizko azal batekin.

Edizio mugatua da.

Lurrindegiko sortak, ama perfektuarentzat

Aurpegirako sorta, urrea

Texto 3 Imagen Día de la madre Lotes

Zure amari izugarri gustatuko zaio azalean urrearen magia sentitzea. Hauek sartzen dira sorta honetan:

  • Aurpegia garbitzeko krema, urrea, 100 ml, Deliplus.
  • Eguneko babes-krema, urrea, SPF15, Deliplus, 50 ml.
  • Gaueko krema multibirsortzailea, urrea, Deliplus, 50 ml.

Erabiltzeko modua

  • Eguneko babes-krema, urrea, SPF15, Deliplus: goizetan eman, azala garbi dagoela, aurpegi, lepo eta paparrean masaje arin bat eginda. Ez eman begien inguruan.
  • Gaueko krema multibirsortzailea, urrea, Deliplus: gauetan eman, azala garbi dagoela, aurpegi, lepo eta paparrean masaje arin bat eginda. Ez eman begien inguruan.
  • Aurpegia garbitzeko krema, urrea, Deliplus: goizetan eta/edo gauetan eman aurpegian, lepoan eta paparrean, ermamiekin, masaje zirkular arin bat eginda. Kendu tratamendua ur askorekin edo kotoiarekin. Emaitza hobea izan dadin, ondoren eman Gold Progress aurpegi-kremak. Ez eman begien inguruan.

Rose Nude sorta

Texto 4 Imagen Día de la madre Lotes

Lore-fragantzia bat opari bikaina izan daiteke egun honetarako. Lotean Rose Nude 75 ml lurrina dator, nezeser batekin.

Irteera-lurrina eta lore-bihotza, arrosa-oinarrikoa. Arrosa-petaloen ezaugarriak nabarmentzen dituen lurrin zoragarri bat: freskotasuna eta leuntasuna, belusezko zur-geruza leun baten gainean

Elección sorta

Texto 5 Imagen Día de la madre Lotes

Horrelako egun garrantzitsu batean, zure amak lurrindegiko sorta hau merezi du: Eau Parfum Elección 100 ml eta nezeser bat. Lurrin femenino sofistikatua da; mertxika-, udare- eta mugurdi-ukituak ditu, eta Siziliako bergamotak, pomelo arrosak eta klementinak freskotasuna ematen diote. Bihotzean peonia eta bioletazko lore-sorta delikatu bat du, piperbeltz arrosazko ukitu harrigarriekin. Oinarrian, patxuliaren eta haritz-goroldioaren zur-ukitu sotila du, Madagaskarko banillaren eta musketa zurien sentsualitateak nabarmendua. Edizio mugatua da.

You Are Perfect sorta

Texto 6 Imagen Día de la madre Lotes

Sorta perfektua zure ama beti primeran egon dadin: eskuetarako eta gorputzerako krema, 80 ml, eta eau de parfum, 50 ml, bihotz-formadun flaskoarekin. Edizio mugatua.

Beste gomendio batzuk

Oraindik ez baduzu argi zure amari zer oparitu, gainbegiratu bat eman gure Lurrindegiari.

Agian, ama harrituta utzi nahi duzu zuk kozinatuta, edo litekeena da Amaren Egunerako menua prestatzeko ideia bila aritzea. Sar zaitez gure Errezetak ditugun atalera, inspirazio bila.