Berehalako freskotasuna oin eta hanketan!
Oporretan egon ala ez, neke eta astuntasun sentsazioa eragiten du udako beroak, batez ere oin eta hanketan. Udako egun luzeek eta tenperatura altuek neke sentsazioa nabarmentzen dute-eta oin eta hanketan, akidura areagotuz. Zure burua hidratatzeko ura edaten duzunean bezala, egin ezazu etenaldi bat eta arindu zure oin eta hankak Deliplus Spray freskagarri eta indarberritzaile berriaz.
Berehalako freskotasuna nabarituko duzu! Landare-estraktudun (erratza, urrezko makila eta ahabiak) konplexua du, akiduraren aurkakoa eta zirkulazioa berrabiatu eta indarberritzen duena, astuntasun sentsazioa arinduz.
Bila ezazu aplikatzeko momentua
Oso praktikoa da oin eta hanketarako Deliplus Spray freskagarri eta indarberritzaile berria, eta emateko erraza: noiznahi erabil dezakezu, segituan xurgatzen da-eta. Egunez, aldean eraman ezazu beti; eta freskatu behar duzunean, gora eta beherako mugimenduak eginez lainoztatu. Galtzeta eta galtzerdien gainetik ere erabil dezakezu.
Nahiago baduzu, itxaron egunaren bukaeran etxera heldu arte, jarri hankak gora odol-zirkulazioa errazteko, produktua eman, eta goza ezazu emango dizun freskotasun eta arintasun sentsazioaz. Udako egun akituentzako bukaera borobila!
Beste Zenbait Iradokizun
Zure azala hidratatu eta elikatu Deliplus Krema erako Olio berriekin.
Azkenik, lurrin lanbro leun batean murgil zaitez Deliplus Body Sprayekin. Lau lurrin mota atsegin eskura!