Proba ezazu Oh My Look makillaje-bilduma berria, zure aurpegirako, bekainetarako eta begietarako.

Oh My Look bilduma berria, aurpegi, bekain eta begietarako

2021ko martxoaren 25a

Oh My Look bilduma berriak zure aurpegia eta begiak ditu ardatz. Bi helburu nagusi ditu:

  • Larruazal leun eta perfektua lortzea.
  • Begirada markatzea bekainak eta betileak landuz eta betazalei argia emanez.

Joera-bilduma honekin, “Oh, My Look!” oihukatuko duzu ispilura begiratzen duzunean. Edizio mugatua!

Zer produktuk osatzen dute Oh My Look bilduma?

Bost produktu hauek ditu bildumak:

Alas de Mariposa efektuko bolumen-maskara

Texto 1 Imagen Coleccion Oh My Look

  • Bolumen-efektua eragiten du sustraitik puntetara, eta gorputza ematen die betileei.
  • Betileak orraztu, definitu eta biltzen ditu, eta efektu panoramikoa sortzen du, tximeleta bat balira bezalakoa.
  • Errizino-olioa du.
  • Erabiltzeko modua: aplikatu betile-maskara beti sustraitik gorantz, eskuarekin sigi-saga txiki bat eginez.

GOMENDIOA: Are gehiago nabarmendu nahi badituzu, bigarren pasaldi bat eman diezaiekezu. Ez utzi tarte handirik lehen pasalditik bigarrenera, lehen geruza lehortu ez dadin bigarrena eman aurretik.

3 batean kolore-krema perfekzionatzailea

Texto 2 Imagen Coleccion Oh My Look

  • Aurpegia hobetzen duen krema koloreduna. 3 batean, primer, zuzentzaile eta/edo makillaje gisa erabiltzeko.
  • Baltsamo-testura atsegina, azalari kolorea eta leuntasuna ematen diona aurpegiari pisurik eman gabe.
  • Aurpegia kolorezko errezel leun batez estaltzen duen formula arina.
  • Erabiltzeko modua: larruazalean masaje leuna ematea gomendatzen da, brotxa lauarekin edo belakiarekin. Astindu erabili aurretik.
  • Bi kolore aukeran:
    • 01 zk. beix argia
    • 02 zk. tarteko beixa

Brow trio

Texto 3 Imagen Coleccion Oh My Look

Bekainetako arkatz hirukoitza, bekain-diseinu oso baterako ontzi esklusiboarekin, honako hauek dituena:

  • Arkatzaren mutur batean: bekainak bete eta profilatzekoa.
  • Erdian: bekainetako arkuan argi-ukitua ematen duen argitzailea.
  • Arkatzaren beste muturrean: bekainak egokitu eta orrazteko eskuila.
  • Bi kolore aukeran:
    • 01 zk. argia
    • 02 zk. iluna

Micro Eyeliner-a

Texto 4 Imagen Coleccion Oh My Look

  • Mikro eyeliner-a, beltza, punta txikiko errotuladore-formakoa (estrafina), marra kontrolatu bat egiteko aukera ematen duena.
  • Tonu beltz bizia, bukaera ultramatea eta iraupen luzeko formula dituena.

GOMENDIOA: saia zaitez gidatzat balioko dizuten eta lerro zuzena markatuko duten puntu txikiak egiten.

Itzal-paleta

Texto 5 Imagen Coleccion Oh My Look

  • Begietarako itzal-paletak akabera mateak, satinatuak eta perlakarak ditu.
  • 3 look egin ahal izateko tutorial bat du.

Beste gomendio batzuk

Ezagutzen duzu Deliplus-en Anti-Manchas aurpegirako lerroa? Tratamendu espezifiko bat da, larruazal uniformeagoa eta tonu bateratua izateko aukera ematen dizuna.