Udaberriko makillajerako tonu arrosak aurki ditzakezu New Roses bilduman. Probatu itzazu!

New Roses bilduma: udaberri honetarako, tonu arrosak

2020ko martxoaren 02a

Udaberri honetan gehien eramango den makillajea eduki nahi duzu? Gure lurrindegiko New Roses Deliplus Color bilduma da udaberriko joera nagusiaren erakusle. Loreen mundua du inspirazio-iturri, eta haren tonu arrosek harritu egingo zaituzte.

Murgildu kolore naturalen unibertsoan, eta atera etekinik handiena zure edertasunari. Ikusi zer look lor ditzakezun bilduma honetako produktuak erabilita. Izugarri gustatuko zaizu!

Zer produktuk osatzen dute New Roses bilduma?

  • New Roses itzal-paleta

8 begi-itzal, akabera matearekin, satinatuarekin eta perlakararekin, eta lur- eta arrosa-tonuak, udaberriko lookak lortzeko.

  • Diva Look Máscara betile-maskara - XL bolumena

XL bolumen-efektua duen betile-maskara. Eskuila lodia duenez, oinarritik puntetara orrazten ditu betileak, eta bolumen handiagoa ematen die horrela.

  • Hiru Lasting Lips ezpainetako barra

- 1 zk. petaloa

- 2 zk. arrosa ertaina

- 3 zk. fuksia

Iraupen luzeko ezpainetako barrak, estilo-formatu elegantearekin. Estaldura handiko eta akabera mateko barrak dira, emateko oso krematsuak.

  • New Roses-en makillaje-finkatzailea

Makillaje perfektua lortzeko azken pausoa. Spray-formatuko makillaje-finkatzailea. Lanbro leun eta fin bat da, eta, hari esker, azala hidratatua mantentzen da eta makillajeak gehiago irauten du.

Erabiltzeko aholkuak:

- Makillajea eman aurretik erabil dezakezu, azala hidratatzeko eta makillajerako prestatzeko.

- Edo, bestela, makillajearen ondoren, hura finkatzeko.

- Gutxienez 20 cm-ko tartearekin eman.

  • New Roses-en Double Effect Eyeliner-a

Efektu bikoitzeko begietako pintzela, aplikagailu leun eta alakatua duena; hari esker, delineazio zehatzak egin daitezke, finak nahiz lodiak, akabera beltz biziarekin.

Udaberrirako bi look, New Roses bildumako produktuekin eginak

1. Looka

Texto 1 Imagen Colección New Roses

Berritu udaberriko zure looka, New Roses bildumako lur- eta arrosa-tonuak erabilita. Proposamen femenino, ahaltsu eta, era berean, delikatua da, loreen koloreak zure edertasunaren zerbitzura jartzen dituena.

Produktuak:

  • Makillaje matea.
  • Zuzentzaile finkoa eta estalgarria.
  • 02 zenbakiko koloretea.
  • New Roses itzal-paletako 03, 04 eta 08 tonuak, zure begiei ketu-itxura emateko.
  • Beheko lerroan, New Roses 07 tonua.
  • Goiko lerroan, berriz, Double Effect Eyeliner-a.
  • New Roses-en betileetarako Diva Look Maskara – XL bolumena.
  • New Roses-en Lasting Lips ezpainetako barra, 01 zk., petaloa
  • Hauts zeharrargiak, makillajea finkatzeko.
  • Eguzki-hautsak, begi-inguruak zuzentzeko.

2. Looka

Texto 2 Imagen Colección New Roses

Kolorea, hidratazioa eta jarrera ona. Horiek behar dituzu look ikusgarri hau lortzeko. Makillaje-produktu egokiak eta teknika egokia erabiltzea da ederrago sentitzeko beauty kodea.

Produktuak:

  • Oinarria eta ekintza bateraturako zuzentzailea.
  • New Roses itzal-paletako 01, 02, 05 eta 06 tonuak.
  • New Roses-en betileetarako Diva Look Maskara – XL bolumena.
  • 02 zenbakiko koloretea, masailei kolorea emateko.
  • Lasting Lips 02 zk. arrosa ertaina, New Roses ezpainetarako.

New Roses bilduma edizio mugatukoa da; ez huts egin!

Beste gomendio batzuk

Zahartzearen kontrako tratamendu baten bila bazabiltza, probatu adinaren aurkako gure edertasun-programa globala.